Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' serbokroazieraz, albanieraz eta georgieraz argitaratu da

Bizkaie! 2013-11-18 11:35   Kulturea

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao (Elkar) eleberria bere bidea egiten dago etenbarik nazinoartean, eta serbokroazieraz (Geopoetika), albanieraz (Toena) eta georgieraz (Ilia University Press) argitaratu da orain. Bilbao-New York-Bilbao liburuak Espainiako Narratiba Saria irabazi eban 2009an eta gaurdaino 14 hizkuntzatara itzuli da.

Bestalde, idazle ondarrutarraren Mussche eleberria Circulo de Lectoresek argitaratu barri dau euskeraz eta gaztelaniaz. Mussche (Susa) 2012ko zemendian argitaratu zan euskeraz eta aurtengo udabarrian gaztelaniaz (Seix Barral), katalanez (Edicions 62) eta galegoz (Xerais) atara dabe. Irakurleen aldetik harrera bikaina izan dau, urteko libururik salduenetakoa baita bai euskeraz eta bai gaztelaniaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu