'Literatura Unibertsala' itzulpen-lehiaketea, martxan

Bizkaie! 2026-03-10 12:48   Kulturea

EIZIEk hiru liburu hautatu ditu aurtengo lehiaketarako.

Literatura Unibertsala bildumea betetzen jarraitzeko, EIZIEk hiru liburu hautatu ditu aurtengo lehiaketarako:

  • Maria Mercè Marçal, La passió segons Renée Vivien. Aurkeztu beharreko lagina.
  • Irmgard Keun, Nach Mittternacht. Aurkeztu beharreko lagina.
  • Hanan al-Xaikh, Misk al-ghazal. Aurkeztu beharreko lagina.

Lehiaketean parte hartu gura izanez gero, lagina euskeratu beharko da, 2026ko apirilaren 14rako.

Urtero lez, itzultzaile profesionalak zein hasi barriak izan daitekez lehiatzaile. Hori bai, aurreko urteko lehiaketean itzulpenen bat egin eben itzultzaileek ezingo dabe parte hartu.

Liburu bakotxeko sariak ondoko honeek dira:

  • La passió segons Renée Vivien: 8.613,00 euro.
  • Nach Mittternacht: 4.249,00 euro.
  • Misk al-ghazal: 8.073,00 euro.

Epaimahaiari jagokionez, hiru lagunek osotuko dabe: Joxe Mari Berasategi Zurutuza, Juan Garzia Garmendia eta Inazio Mujika Iraola. EIZIEk idazkaria be izentauko dau, erispide ta boto barik ibiliko dana. 

Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa izango da, esleipena jakinarazoten danetik hasita: 125 orri - 6 hilabete. 

Informazino gehiago eta oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu