Maria Teresa Lonettik kontzertua eskainiko dau Begoñako Udaltegian
2026-03-09 12:49 KultureaBidaiarien Txokoa programearen barruan, hilaren 27an.
23. Bidaiarien Txokoa programea Begoñako eta Santutxuko udaltegietara bueltauko da martiaren 18tik 27ra.
Proposamenak hainbat jarduera mueta hartzen ditu, baina horreetako nagusia esperientzia bidaiarien aurkezpena da, euskeraz eta gaztelaniaz, ikus-entzunezko materialakaz batera. Jarduerak doban izango dira edukierea bete arte, Begoñako Udaltegiko liburutegiak dituan jarduera bi ezeze, aldez aurretik izena emon behar da-eta.
Igaz, Mendi Film Festivalean proiektau ziran film onenen aukeraketea be eskainiko da, besteak beste, Izarren zaunka, Euskerazko Film Onenaren EITB Saria eta Cantos y flores, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2025eko Kirol eta Abentura Film Onena.
Begoñako Udaltegian Bidaiaren Txokoa programan erakusketa bi izango dira: lehenengoa Basa Bizitza izeneko argazki-erakusketea da eta bigarrena Marraztutako bidaiak. Koaderno ilustratua: bidaia kontatzeko modu artistikoa.
Horreezaz gan, 4 eta 7 urte arteko umeentzako ingelesezko ipuin kontaketa saio izango da, British Councilegaz alkarlanean atonduta. Gainera, Maria Teresa Lonetti kantautoreak kontzertua eskainiko dau, Italiako Calabriara eroango gaituana.
Santutxuko Udaltegia
- Martiak 18, 19:00retan: Igone Mariezkurrena. Lesotho, Afrikako Mendietako Erresuma, bizikletaz. Aurkezlea Juanra Madariaga izango da.
- Martiak 18, 20:15ean: Hans Fandor eta Gerard Jankal. El viaje por la vida. Aurkezlea: Pedro Vallejo.
- Martiak 20, 19:00retan: Mendi Filmeko onena proiektauko dabe: Into Altai (Yannick Boissenot), Izarren zaunka (Nagore Eceiza Mujika) eta The road we never rode (Inigo Lamana).
- Martiaren 3tik 31ra: Jose Manuel Zubiete Soler artistearen Vida silvestre argazki-erakusketea.
Begoñako Udaltegia
- Martiak 21, 11:30ean: The journey of the easter bunny. Ipuin kontaketea. Aldez aurretik izena emon behar da 944734754 telefonora deituta.
- Martiak 23, iluntzeko 19:00retan: Mendi Filmeko onena proiektauko dabe: Ephemeral (Josiah Jones), Aldabide (Jon Mendizabal Roa), Cantos y flores (Julen Elorza) eta Un día al año (Alfonso García).
- Martiak 24, 19:00retan: Ander Arcos. Otra manera de viajar, América Latina desde la perspectiva de un cooperante. Aurkezlea Juanra Madariaga izango da.
- Martiak 25, 19:00retan: Ane Miren Miralles Leguiñena. Bidaia pauso txikietan. Aurkezlea: Juanra Madariaga.
- Martiak 26, 18:00etan: Alberto Ceberio. Disfrutar de la montaña con seguridad. Aldez aurretik izena emon behar da 944734754 telefonora deituta.
- Martiak 26, 19:00retan: Mariona Sanz. Viajar para volver a una misma. El viaje como camino de autoconocimiento. Aurkezlea: Juanra Madariaga.
- Martiak 27, 19:00retan: Maria Teresa Lonetti. Calabriako eta Italia hegoaldeko folkean espezializautako kantautorearen kontzertua.
- Martiaren 9tik 31ra: Marraztutako bidaiak. Koaderno ilustratua: bidaia kontatzeko modu artistikoa erakusketea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
