'Gaztemunduri ateak ireki' programeak familiak behar ditu Busturialdean
2026-03-12 09:15 KultureaUda honetan diasporako gazteak hartzeko.

Eusko Jaurlaritzako Gaztemundu eta Batzen Kultur Alkartearen Ateak Ireki programeak, Bizkaiko Foru Aldundiak babestutakoak, alkarlanean dabiz euskal diasporearen eragina zabaltzeko asmoz, Gaztemunduri Ateak Ireki izenpean. Bagilaren 27tik garagarrilaren 19ra, Argentina, Uruguai, AEB, Kanada eta Australiako euskal komunidadeetako gazteak hartuko ditu Goierrin (Gipuzkoan) eta Busturialdea-Urdaibain (Bizkaia).
Guztira, 54 gaztek emon dabe izena aurtengo Bizkaiko egonaldirako, gehienak Argentina, Uruguai eta Australiakoak. Orain, harrera-familiak identifikau behar dira, Busturialdekoak eta euskaldunak izan beharko dabe-eta.
Aurton, Euskal Etxeetako Federazinoek (FEVA Argentinan, FIVU Uruguain, NABO Estadu Batuetan eta Euskal Australiar Alkartea) parte hartuko dabe. Programearen helburua da parte-hartzaileak Euskadik Diasporan dituan enbajadore konbertidutea.
Gaztemundu
Gaztemundu euskal diasporako gazteei zuzendutako programea da. Kanpoko Euskal Komunidadearentzako Zuzendaritzeak (Eusko Jaurlaritzea) atonduta, Gaztemundu orain 30 urte sortu zan, 1996an, hain zuzen be eta, daborduko, Euskal Diasporako 800 gaztek baino gehiagok hartu dabe parte.
Programeak, batez beste, euskal etxeetako 26 gazte hartu ditu urtero. Aste biko prestakuntzea jaso eta Euskadiko gune ikonikoak bisitauko ditue. Gaztemundu ekimenaren edizino bakotxa gai bati eskainia egoten da: kultur kudeaketea, gastronomia, jantzea edo euskal instrumentu tradizionalak.
Ateak Ireki
Batzen Kultur Alkarteak atondutako Ateak Ireki egitasmoa AEBetako eta Kanadako euskal jatorriko gazteei zuzenduta dago.
Programea sortu zanetik, Eusko Jaurlaritzeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Goiekik, Goierriko udalek eta Nafarroako Gobernuak babestu dabe.
Ateak Ireki egitasmoak udako hiru asteko esperientzia eskaintzen dau Goierri eskualdeko familietan, Gipuzkoan. Azken hiru urteetan, Ipar Amerikako herrialde bi horreetako 102 gazte hartu ditu, euskerea eta euskal kulturearen ezagutzan sartu daitezan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
