'Codigos de mujer' poesia errezitaldia BilbaoPoesiari ekiteko

Bizkaie! 2026-03-10 12:16   Kulturea

Martiaren 12an izango da Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, 19:00retan.

XVII. BilbaoPoesia Literatura Jaialdia, Bilboko Udalak atondutakoa, martiaren 12tik 22ra izango da. Jaialdiak literatura eta musika-programazino zabala eskainiko dau, poesia ardatz hartuta, eta Euskadiko, Estaduko eta nazinoarteko literatura-munduko egile eta artista ezagunak batuko ditu.

Jaialdiaren barruan, Blas de Oteroren Eguna ospatuko da, martiaren 15ean, domekan, Charo López aktoreak egile bilbotar handiaren poemak irakurriko ditu, Luis Santana baritonoaren ahots eta Víctor Carbajo pianisteagaz. Era berean, Poesiaren Munduko Egunean, martiaren 21ean, zapatuan, Sheila Blanco abeslari eta konpositoreak kontzertua eskainiko dau Bidebarrietako Liburutegian, 27ko Belaunaldiko poetak omentzeko.

Literatur topaketearen hamar egunetan zehar Ruxandra Cesereanu, Corina Oproae, Miren Agur Meabe, Luis Alberto de Cuenca, Miriam Reyes, Marta Sanz, Hugo Mújica, Eloy Sánchez Rosillo, Rómulo Bustos, Kepa Murua eta Niño de Elche artistak be izango dira, besteak beste.

Ekitaldi guztiak Bidebarrietako Liburutegian izango dira 19:00retan. Martiaren 15, 21 eta 22ko ekitaldiek 5 euroko kostua izango dabe. Programautako gainerako ekitaldiak doban izango dira, baina aldez aurretik gonbidapenak erreserbetea nahitaezkoa da.

Informazino gehiago, sarrerak eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu