I. Bilbao Basque FEST Saria apirilaren 4an izango da

Bizkaie! 2026-03-13 12:15   Kulturea

Pentatloi mistoko lehiaketa ofiziala, hain zuzen.

Bilboko Udalak Aste Santuan, apirilaren 1etik 4ra, atontzen dauen Bilbao Basque FEST jaialdia aurkeztu dau, nobedade handiak dakarzana: Euskal Kulturaren Plaza deitu jakon gunean zentralizauko da, Arenaleko Kaian kokatutako eremu barrian bertan, publikoak hainbat ekitaldiz gozetako aukerea izango dau, besteak beste, showcookingegaz egingo diran jarduera gastronomikoez, Neomak, Korrontzi eta Anne Etchegoyenen kontzertuez, Herri Kirolez, eta lehenengo “Bilbao Basque Fest sariaz”, hau da, bikote mistoekin egingo dan pentatloi-erronka handi batez.

Beste alde batetik, Plaza Barria izango da folklorearen bihotza, bertan erromeriak egingo baitira, Aiko Taldearen eta Patxi eta Konpainaren eskutik; horrezaz gan, Itsasadarreko kirolari helduko jako barriro, familiei zuzendutako batel-estropadeagaz.

Emakumezkoen ahotsek ekitaldien zati handi bat protagonizauko dabe Azkuna Zentroan eta Arenaleko Kaian, Euskal Kulturaren Plazearen barruan.

Gar, Mugan eta Bisai taldeek Bilborocken eskainiko dituen kontzertuek egingo dabe jaialdiak publiko gazteagaz dauen konexinoa eta Kafe Antzokia bor-bor egongo da barriro Bilbao Basque FEST Rock City zikloagaz.

Erreferentziazko uri-jaialditzat hartuta, aurten bere esentziari eusteko helburuagaz dator barriro, nobedade eta uriko hainbat lekutan izango diran jarduerakaz, betiko sei ardatz tematikotan sailkatuta: Musikea, Kulturea, Zinemea, Market, Gourmet eta Sport.

Bilboko Udalaren Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Saileko zinegotzia Kontxi Claverrek azaldu dauenez, jaialdiaren nobedade garrantzitsuenetako bat da bere eskaintzearen zati handi bat Euskal Kulturaren Plaza izeneko gunean izango da; berau eszenatokia dauen espazio barria, Arenaleko Kaian kokatuko dana eta edizino honetako erdigune izango dana, musikea, Herri Kirol eta showcookingak eskainiko dituana: gaur uri-jaialdi bat baino zeozer gehiago da: Bilbao Basque FEST kulturea, musikea, tradizinoa eta sormena batzen ditu. Aurten, identidade eta funtsa berreskuratuko ditugu, benetako begirada bat, basque peto-petoa, nor garen eta hori zelan kontau nahi dogun aldarrikatzen dauena. Eta programazio musikal oso erakargarri batez egiten dogu, kalidadeko proposamenakaz, gorantz doan talentuagaz eta emakumeek eszenatokietan presentzia izatearen aldeko jarrereagaz. Lau egun izango dira eta aldi horretan musikeak topaguneak beteko ditu, uriri bizidun, aktibo eta sutsu bat sortuz, bai herritarrentzat eta bai bisitarientzat.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu