Herrialde konbidadua Danimarka izango da

Bizkaie! 2026-03-12 08:42   Kulturea

XXXII. dFERIA, Arte Eszenikoen Feria Donostian martiaren 13tik 18ra.

'Bloody Moon', Marina Mascarell (Danish Dance Theatre). Erretratua: Jubal Battisti. | Ikusi handiago | Argazki originala

Legatua goiburuari eutsiz dator eta Danimarka izango da protagonista eta hainbat konpainiak protagonismo berezia izango dabe Danish Arts Foundationen eta Danimarkako Enbajadaren laguntzeari esker. dFERIAk 31 konpainia batuko ditu, 31 ikuskizun eskainiz (42 emonalditan).

Proposamenen hautaketeari jagokonez, azpimarratzekoa da ikuskizun ugarik (% 74) dFERIAn izango dabela estreinaldia: nazinoarteko bi, estadu mailako hiru eta Euskadiko 18 estreinaldi. Diziplinei erreparauta, % 48 jantzeari eskainiko jako eta beste % 46 antzerkiari. Ganerako ikuskizun bitatik bat zirkukoa izango da eta bestea diziplina anitzekoa. Atzerriko konpainien jatorriari jagokonez, aurten Italiatik, Taiwandik eta Danimarkatik etorriko dira.

Kontuak kontu, martiaren 13an, Arizona, Txalok eta Lamandangak oroduzidutako ikuskizuna da eta Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola ditu protagonista (Antzoki Zaharrean, 20:00etan).

Aurrerago Bloody Moon, Marina Mascarell (Danish Dance Theatre) danimarkarren txandea izango da (Victoria Eugenia Antzokian, 20:30ean).

dFERIA iragarteko kartela


XXXII. dFERIA iragarteko kartelari jagokonez, Mai Egurza irundarrarena da ilustrazinoa. Orain dala gitxi hil zan da Mai eta, hori dala eta, sortze-prozesua Raquel Ródenas ilustratzaile eta lagunak osotu dau. Bada, gainera, 2026ko dFERIAren kartelak artista gipuzkoarra bihotzez omentzeko balio dau.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu