'Ikuspuntuak III. Voices' ikus-entzunezko proiektua Bilbon
2026-03-10 08:37 Kulturea2026ko martiaren 9tik apirilaren 19ra arte.
Ikuspuntuak III. Voices (2026) izeneko hirugarren eta azken denporaldiak Bilboko Arte Ederretako Museoko bilduman ordezkaritzea daben eta jardunean dagozan gure inguruneagaz lotutako zortzi emakume artistaren obrak alkarlotzen ditu gizarte-aniztasunaren adibide diran zenbait kolektibogaz. Gauzak holan dirala, proiektuak barrubazen ditu museotik eta ezagutza akademikotik kanpoko hainbat kontakizun eta artera hurbiltzeko modu personalak.
Tamara García Iglesias (Lasarte, Gipuzkoa, 1978) zinemagileak museoaren Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailagaz lankidetzan eta BBK Banku Fundazinoaren laguntzeagaz egindako ikus-entzunezko proiektua 2026an amaituko da, Ikuspuntuak III. Voices izeneko hirugarren edizino honegaz.
Ikuspuntuak I. Gorputzak (2021) izeneko lehen denporaldian, artistak bildumako zortzi lan hautatu zituen; guztiak gizonezko artistek eginak ziran eta emakumeak irudikatzen zituen. Bideoetan, askotariko ibilbide eta intereseko zenbait esparrutako 16 emakumek lanok berrinterpretau zituen.
Ikuspuntuak II. Ellas (2023) izeneko bigarren denporaldiak be bildumako zortzi obra izan zituan ardatz, oraingo honetan, hilda dagozan emakume artistek sortutakoak. Gure ingurunean aktibo dagoan zortzi artista emakumek aztertu eta komentau zituen.
Belaunaldi askotako0ak dira, gainera: Estibaliz Sádaba, Mabi Revuelta, Elena Goñi, Maider Aldasoro, Malús Arbide, Bego Antón, Amaya Suberviola eta Lorea Alfaro. Behaketa horretatik, artisten erreferenteak, eraginak eta genealogiak agirian jarten dituen barriketaldia sortu zan.
Orain Ikuspuntuak III. Voices (2026) ekimenagaz osotzen dan zikloaren oinarrizko helburua da artea kontenpletako kode tradizionalak —ikuspegi akademizista batean oinarrituak— dudan jartea, eta, horren ordez, museoko bildumako artelanen interpretazino subjektibo eta anitza sustatzea; zabalkunde digitalerako ikus-entzunezko proiektu lez pentsauta, hiru denporaldietako bideoak museoko webgunean (bilbaomuseoa.eus) dagoz eskuragarri, eta hortik ekinez, esperientzia estetikoan dagozan ikuspuntuak aniztasunari buruz hausnartzeko konbita egiten dabe, bai arteari jagokonez, bai zehatz emakume artisten lanari jagokonez be.
Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942), Cristina Iglesias (Donostia, 1956), Dora Salazar (Altsasu, Nafarroa, 1963), Ana Laura Aláez (Bilbo, 1964), Elena Mendizabal (Donostia, 1960), June Crespo (Iruñea, 1982), Elena Aitzkoa (Apodaka, Nafarroa, 1984) eta Itziar Okariz (Donostia, 1965) artisten zortzi lanak 1. pisuan dagoz ikusgai, zortzi bideoak buklean proiektauta.
Ikuspuntuak III. Voices
Proiektuaren hirugarren denporaldi honetan, museoaren bildumako artelan bat ikustera gonbidautak personen eretxi eta ahotsak dira abiapuntua eta, beraz, zenbait kolektibori egin jaken hurbiltzeko deia, artelan bati buruzko hausnarketa ez-akademiko bat bultzatzeko, zensurarik bako alkarrizketa baten bidez, eta eretxi guztiak onartuz, positiboak zein negatiboak, baita mueta guztietako ondorioak atara bere.
Aurkezpenean, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta lehendakariorde Ibone Bengoetxeak nabarmendu du ikus-entzunezkoek arte-lanekin harremanak sortzeko modu berriak eskaintzen dituztela, eta azpimarratu du Ikuspuntuak bezalako proiektuek museoen, artisten eta gizartearen arteko loturEa indartzen dabela.
Prentsaurrean, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta lehendakariorde Ibone Bengoetxeak ondokoa nabarmendu dau: ikus-entzunezkoek arte-lanakaz hartu-emonak sortzeko modu barriak eskaintzen ditue eta -Ikuspuntuak- lako proiektuek museoen, artisten eta gizartearen arteko loturea indartzen dabe.
Taldekideak
- Zuzendaritzea: Tamara García Iglesias
- Koordinazinoa: Mª Victoria Antoñanzas eta César Ochoa. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila eta Arte Ederren Bilboko Museoa.
- Argazkigintzea eta kamerea: Jone Novo.
- Soinu-zuzendaritzea: Maitane Carballo.
- Muntaketea: Iñaki Mato.
- Soinu postprodukzinoa: Audiogela.
Bideo bakotxak 12 minutu ingurukoa da eta kamara bakar bat erabiliz grabau dira zuzeneko soinuagaz eta, oraingoan, narrazinorik barik. Bideoak gaztelaniaz dira, eta euskerazko edo ingelesezko azpitituluakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
