Maren, Carlangas eta Morgan taldeak Bilbao Arenan izango dira
2026-03-11 08:46 KultureaGetxon izango da Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festivalaren inaugurazinoa.
Getxo eta Bilbo izango dira Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival jaialdiaren agertoki biak. Nazinoarteko egitasmoa, martiaren 18tik 22ra izango da eta surf zinemarako plataforma parebakoa izateaz gan, artea, networkinga, kontzertuak eta jarduera parte-hartzaileak be batzen ditu.
Pro Jardunaldia
Eguaztenean, hilak 18, Tiki Toki Zentroa surf eta zinemea industriaren gunea izango da. Jardunaldi profesional horretan, 10:30etik aurrera ondoko honeek hartuko dabe parte: Aketza Sanchez, Plentziako surf eskolearen eta Goazenup alkartearen sortzailea; eta, Mikel Garcia eta Ibai Rider, ikus-entzunezko ekintzaileak eta Pushen sortzaileak.
Inaugurazino-galea
Martiaren 19an, eguena, 19:00retan, inaugurazino-galea egingo da Muxikebarrin, eta, besteak beste, Euskal Surflari Onenaren saria emongo dabe. Horrezaz gan, Igor Bellido donostiarraren Ride of a Lifetime, Hono, Violeta eta Ikigai filmak proiektauko ditue, aurreko edizinoaren irabazlea. Ikus-entzunezko horreek surfearen kulturea eta euskal kostaldeko artisautzea batzen ditu, itsasoagaz eta lurraldeagaz hartu-emon estuak daben personen bidez; izan be, euren helburua da iraunkortasunaren, identidadearen eta sormenaren balioak ikus-entzunezko hizkuntzearen bidez zabaltzea.
Euskal Surflari onenaren hautagaiak ondokoak dira: Nadia Erostarbe, Nahia Calderón, Janire Gonzalez, Natxo Gonzalez, Anette Gonzalez, Matte Etxebarne, Bianca Tye eta Adur Amatriain.
Kontzertuak eta BSFF Solidary
Martiaren 20an, hiru kontzertu atondu ditue Bilbao Arenan. Sarrera eskuragarri dagoz hemen.
- Maren (18:30).
- Carlangas (19:45).
- Morgan (21:45).
Horreezaz gan, proiekzinoak, erakusketea eta jarduera parte-hartzaileak be prestau ditue egun osorako. Ondokoak dira:
- Bilbao Arena Club: Bilbao Arena proyecciones (16:00).
- Proiekzinoa: Gaza Surf Club + Talk with Bea (12:00).
- Proiekzinoa: Kikiribú + Proiekzinoaren ondoren, Susana Zayas eta Kepa Acerogaz berbaldia (17:00).
- Erakusketea: Bilbao Arena Expos (20:30).
Proiekzinoak
Proiekzinoak Golem Zinema Aretoetan izango dira, martiaren 20 eta 21ean, lau saiotan: 16:30, 18:30, 20:30 eta 22:00. Besteak beste, ondoko filmak proiektauko ditue: Hau Tumbuna, Nioko Bokk, Waves for live, Lena, Winter Kooks, Saladita, Laetita, The incredible Paulk, Identidade, Sacrificial, Tides of time, La vaca eta Historia del surf en Gran Canaria.
Kontuak kontu, sari-emote galea eta afterpartya martiaren 21an izango da Golem Zinema Aretoetan.
Jaialdiaren babesleak Laboral Kutxa, Eusko Jaurlaritzea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Getxoko Udala dira. Sustatzaileak, barriz, Bilboko Udala, EITB eta Bizkaiko Surf Federazinoa.
Sarrerak eta informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
