Euskal zinemagileen zortzi film labur, 55. Zinebiko Sail Ofizialean

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-11-14 14:37   Barriak

Sail Ofizialean lehian izango diran zortzi euskal pelikulekaz abiatuko da Zinebi jaialdiaren 55. edizinoa barikuan, hilak 15. Edegiera ekitaldia Arriaga antzokian egingo dabe, 20:00etatik aurrera. Ganera, Agustin Diaz Yanes zinemagile espainiarrak Ohorezko Mikeldia jasoko dau.

Sail Ofizialean lehian izango diran zortzi euskal pelikulekaz abiatuko da Zinebi jaialdiaren 55. edizinoa barikuan, hilak 15. Fikzinozko bost lan, animazinozko bi eta dokumental bat aurkeztu ditue aurten euskal zinemagileek. Edegiera ekitaldia Arriaga antzokian egingo dabe, 20:00etatik aurrera.

67 pelikulak hartuko dabe parte Zinebi jaialdian, film laburrak eta dokumentalak. Euskal zinemagileen edizino honetako uztea ondoko beharrek osotzen dabe: Democracia, Borja Cobeaga; Cólera, Aritz Moreno; Sonic Trash, Jesús Pueyo; 3665, Miguel Ángel Refoyo; Loco con ballesta, Kepa Sojo; Zela Trovke, Asier Altuna; Hotzanak, for Your Own Safety, Izibene Oñederra; eta, Sangre de unicornio, Alberto Vázquez.

Campos antzokian aurkeztu ditue lanok, eta bertan izan dira zortzi egileetako lau, Zinebiko zuzendari Ernesto del Riogaz batera. Aukeraketa anitza daukagu aurten, nabarmendu dau Del Riok.

Izibene Oñederrak bigarren aldiz parte hartuko dau Zinebin, oraingoan be animazino lan bategaz, Hotzanak, for Your Own Safety. Zinemagile bati aireportuan jazotakoa kontetan dau, kontrolguneetan gure hobe izanagaitik edozer pasau ahal jakula erakusten dau, azaldu dau egileak. Istorio lineal batetik abiatzen da, eta neure mundurantz, surrealismorantz doa.

Miguel Angel Refoyorentzat, barriz, hauxe da lehenengo Zinebi. 3665 lanak lehenaldiaz berba egiten dau, baina etorkizunetik. Istorio unibersala dala begitantzen jako, eta ehun urte barru-edo erraz jazo leikena. Momentua gozau gura dot, ez dakit eta noiz egin ahal izango dodan hurrengo film laburra. Aurrekoa, orain bederatzi urte egin neban, emoten dauena baino gatxagoa da, adierazo dau.

Pedro Rivero Sangre de unicornio lanaren egile Alberto Vázquezen ordez etorri da. Eta Jesus Pueyok Sonic trash bideoklipa aurkeztu dau, nobedadea Zinebin. Dokumentala eta bideokliparen arteko fikzinozko film laburra dala azaldu dau Pueyok berak. Jean Cocteauren efektu bereziak izan ditu inspirazino-iturri, efektu berezi mekanikoak dira batez be, ganeratu dau.

Edegiera-ekitaldian, ganera, Ohorezko Mikeldia jasoko dau Agustin Diaz Yanes zinemagile espainiarrak. Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto lana izan zan idatzi eta zuzendu eban bere lehenengo film luzea. 1995ean Goya saria jaso eban lan horregaitik. Sin noticias de Dios eta Alatriste pelikulak egin zituan ostean, eta 2008an Solo quiero caminar estreinau eban.

Zemendiaren 22an jakinarazoko ditue Zinebiko irabazleak, sari-emotea Arriagan egingo da egun berean, 20:00etan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu