Antton Aranburu busturiarrak 'Bizirik' diskoa kaleratu dau
2013-11-18 14:11 MusikeaOrain urtebete abiatutako proiektuaren emoitzea da Antton Aranburu busturiarrak aurkeztutako Bizirik diskoa, egilearen bigarrena. Bakartiak bere banda barriagaz grabau dau lana. Abenduaren 7an, Durangoko Azokan aurkeztuko dau.
Orain urtebete abiatutako proiektuaren emoitzea da Antton Aranburu busturiarrak aurkeztutako Bizirik diskoa, egilearen bigarrena. Bakartiak bere banda barriagaz grabau dau lana.
Krisi ekonomikoa eta baloreen krisiaren ganeko gogoetea egin dau Aranburuk. Gai unibersalak ditu kantagai, immigrazinoa, gizatasuna, kutsadurea, zahartzaroa, familia, laguntasuna eta maitasuna. Sormenerako eta bizitzarako beharrezko osogaia da maitasuna, Aranbururen eretxiz.
Koadernu baten idatzitako oharrak eta etxeko grabazinoak disko bihurtu dira urtebetegarrenera. Taldean egindako entseguak ezinbestekoak izan dira, Aranbururen berbetan, diskoa osotzeko. Bakartiak taldeagaz jardun dau, Raül Vera (gitarra elektrikoa), Iker Uriarte (bateria), Asier Yarzk (bajua) eta Josu Jungitu (tekladua) musikariekaz. Gaua estudioan grabau ditue kantak, Aitor Abioren gidaritzapean.
Abenduaren 7an, Durangoko Azokako Ahotsenea gunean aurkeztuko dau Bizirik, 13:30ean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!