Odolaren mintzoa indartsu dator, laukotearen lehenengo diskoan

Bizkaie! 2013-11-15 14:40   Musikea

Hardcore soinua da nagusi Odolaren mintzoa taldearen lehenengo diskoan. Laukotearen izen bereko lana da, bost kanta ditu eta jentaurrean aurkezten dabilz daborduko. Gaur, hilak 15, Lasarteko Zulo aretoan joko dabe, 22:00etan.

Usurbilgo Luken Arkarazo, Kaki Arkarazoren semea, gitarra-jolea dau buru bandeak, eta kide ditu Joanes (bajua eta koruak), Beñat (gitarrea) eta Jokin (bateria). Kaki Arkarazok bera izan da estudioko lanaren eta produkzino artistikoaren arduraduna.

Kanta zorrotzak, zuzenak, oldartsuak; askatasunaren beharra, maitasuna, zinezko sentimenduak eta bizi-nahia gai nagusi dituenak, dinoe Elkar diskoetxeko iturriek. Euskal gazteak gaur egun sentitzen dituen loturak apurtzeko eta mugak gainditzeko saiakerea da diskoa.

2012ko Banden Lehian finalista izan ziran, Epaimahaiak aukeratutako taldea, hain zuzen be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu