Eratu hirukoteak hasi dau 'Ispilu iluna' diskoa aurkezteko birea
2013-11-15 10:38 MusikeaHamaika kanta ditu Eratu taldearen bigarren diskoak, Ispilu iluna (Mauka) lanak. Usurbilgo Hi-Hain estidoan grabau dabe, Haritz Harreguyren zuzendaritzapean. Behar barria aurkezteko birea hasi dabe daborduko, zapatuan, zemendiak 16, Bilboko 7Katu gaztetxean joko dabe, 21:30ean.
Hamaika kanta ditu Eratu taldearen bigarren diskoak, Ispilu iluna (Mauka) lanak. Usurbilgo Hi-Hain estidoan grabau dabe, Haritz Harreguyren zuzendaritzapean. Behar barria aurkezteko birea hasi dabe daborduko, zapatuan, zemendiak 16, Bilboko 7Katu gaztetxean joko dabe, 21:30ean.
2011. urte hasieran sortu zan Eratu taldea, Unai (Laia, Sortuz) gitarrista eta abeslariaren, eta Aitor (Laia, Joxpa, , Tuboskapi, Kemen Lertxundi…) bateria-jolearen ekimenez. Handik hilebetera Joseba (Xasta) baju-jolea batu jakien. 40 kontzertu emon zituen lan horregaz Euskal Herri osoan. Ondarroa, Agurain eta Gasteizkoak dira taldeko kideak. Ispilu iluna diskoak metala, trash eta heavy oinarriduna, rocka eta popa ditu osogai nagusi.
Makinatxu bat zuzeneko ditu agendan Eratuk hurrengo asteetan: zemendiaren 29an, Lemoako Gaztetxean; 30ean, Donostiako Altza auzoko Larratxo kultur etxean; 30ean, Hernaniko Oialumen; eta, abenduan, Durangon, Eskoriatzan, Beasainen, Mutrikun eta abar. Kontzertuen egutegia, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!