Pedro Maria Unanue Nazinoarteko Kanta Lehiaketearen irabazleen gala lirikoa Bilboko Arriagan egingo da

Bizkaie! 2013-11-15 13:05   Musikea

BFAk antolatuta 2012ko zemendiaren 26tik abenduaren 1era arte egin zan Pedro Maria Unanue Nazinoarteko Kanta Lehiaketea irabazi eben sei interpreteek parte hartuko dabe zemendiaren 19an Bilboko Arriaga Antzokian egingo dan gala lirikoan. Zehatz esateko, Sun-Hyung Cho, Seung-Gi Jung, Miren Urbieta Vega, Sergio Escobar Perez, Iwona Sobotka eta Karoly Szemeredy dira interpreteak.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta 2012ko zemendiaren 26tik abenduaren 1era arte egin zan Pedro Maria Unanue Nazinoarteko Kanta Lehiaketea irabazi eben sei interpreteek parte hartuko dabe zemendiaren 19an Bilboko Arriaga Antzokian egingo dan gala lirikoan. Zehatz esateko, Sun-Hyung Cho, Seung-Gi Jung, Miren Urbieta Vega, Sergio Escobar Perez, Iwona Sobotka eta Karoly Szemeredy dira interpreteak.

Foru erakundetik gogorarazo dabenez, gala hori 1984. urtetik egin dan Bilboko Nazinoarteko Kanta Lehiaketearen bideari jarraitzen deutso, nazinoartean agertzen diran interprete liriko barriei laguntzeko helburuagaz.

Parte-hartzaileen lana aztertu eban nazinoarteko epaimahaiko burua Maria Bayo sopranoa izan zan, eta kideak, Luigi Alva, Paulo Esper, Isabelle Germain, Fabrice Boulanger, Emilio Sagi, Jon Paul Laka eta Marc Mazy. Olatz Saituak epaimahaiko idazkari lanak egin zituan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu