Euskal ikerlarien lanak gizarteratzeko lehiaketa bat egingo da martitzenean Twitterren
2013-11-18 17:41Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) kudeatzen dauen Unibertsitatea.net atariak antolatuta, Txiokatu zure tesia 6 mezutan lehiaketea egingo da martitzen honetan, zemendiaren 19an. Egitasmo honen helburua ikerlari euskaldunek egiten daben lana gizarteratzea. Era honetako lehen ekimena da.
Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) kudeatzen dauen Unibertsitatea.net atariak antolatuta, Txiokatu zure tesia 6 mezutan lehiaketea egingo da martitzen honetan, zemendiaren 19an. Egitasmo honen helburua ikerlari euskaldunek egiten daben lana gizarteratzea. Era honetako lehen ekimena da.
Antolatzaileek azaldu dabenez, lehiaketea Twitter bidez egingo da, eta parte-hartzaileek lortu behar dabena da euren tesia sei txiotan azaltzea. Ikerlarien txioak epaimahai batek balorauko ditu eta sari bi banatuko dira: bat 500 eurokoa eta bestea 300ekoa. Lehiaketea 2011 eta 2013 bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabilzan ikerlariei dago zuzenduta.
Honako honeek osotuko dabe epaimahaia: Lorea Arakistain (@loreaarakistain), kazetaria, zientziaren komunikazinoa lantzen dau Elhuyarren; Ricardo Gomez (@FiloBlogia), doktorea, ikertzailea eta irakaslea EHUko Gasteizko Letren Fakultadean; Lore Erriondo (@Erriondo), doktorea, ikertzailea eta irakaslea EHUko Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadean; Txema Egaña (@EgaaTxema), doktorea, ikertzailea eta irakaslea Mondragon Unibersidadeko Eskoriatzako HUHEZI Fakultadean; eta Jon Mattin Matxain (@TxoniMatxain), doktorea, ikertzailea eta irakaslea EHUko Donostiako Kimika Zientzien Fakultadean.
Sari banaketa ekitaldia zemendiaren 25ean egingo da, eguerdiko 12:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Txiolari ulergarriena eta Txiolari originalena nortzuk diran jakinarazoko da bertan, baina lehiaketako parte-hartzaile guztien topagune izan nahi dau ekitaldiak.
Saioa borobiltzeko Koldo Garcia ikerlariak berbaldia eskainiko dau: #Kafepintxo batekin ikertzen. Koldo Garcia ikerlari gazte bizkaitarra da eta bere tesia 2010ean defendidu eban EHUn: Erretrobirus endogenoen detekzinoa eta karakterizazinoa behietan eta beste hainbat mamaliotan. EHUn jarraitzen dau ikerketa lanetan eta sarea darabil bere lanak zabaltzeko, besteak beste, @koldotxu Twitter kontua eta Edonola.net bloga.
#Kafepintxo batekin ikertzen izenburuko berbaldian, ikerlariaren ogibidearen gaineko gogoeta subjetiboa egingo dau Koldok, beti be kafepintxoa lagun.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!