Audiencek AEBetan grabautako 'Big affaire' kalean da
2013-11-14 14:54 MusikeaOrain urtebete hasitako proiektuaren emoitzea da Audiencek aurketu dauen Big affaire. Hamaika kantek osotzen dabe diskoa. AEBetan grabau dabe, John Agnelloren zuzendaritzapean. Lanaren izenburuak berak dinoan lez, asunto handia izan da kanpoan grabetea, esperientzia itzela.
Orain urtebete hasitako proiektuaren emoitzea da Audiencek aurketu dauen Big affaire. Hamaika kantek osotzen dabe diskoa. AEBetan grabau dabe, John Agnelloren zuzendaritzapean. Lanaren izenburuak berak dinoan lez, asunto handia izan da kanpoan grabetea, esperientzia itzela.
Audienceko bost taldekideak izan dira prentsaurrekoan, Mikel Sagarna, Andoni Lauzirika, Gaizka Insunza, Hanot Mintegia eta Ager Insunza. Amerikanuak proiektua amaitu ostean, egitasmo propio baten beharra sentidu eban Gernikako taldeak, eta halan sortu zan lan barria.
Bagilean kaleratu eben egitasmoaren lehenengo atala, Mistress games diskoa. Sei kantako lana zan; CDan eta biniloan argitaratu eben. When I rule the world singlearen bideoklipa be orduan egin eben. Proiektu beraren bigarren atala da 'Big affaire', Ager Insunzaren esanetan.
Diskoa udabarrian grabetako asmoa euken, baina ezin izan eben Agnelloren eta euren agendak bateratu. Beraz, abuztuan sartu ziran Water Music Records estudioan, Agnello eta bere lantaldeagaz. Asunto handia eta inportantea izan da guretzat - azaldu dau Gaizka Insunzak- esfortzu handia izan da guretzat, zentzu guztietan.
Ameriketan grabau izanak soinuan eraginik izan dauen behin eta berriz itaundu ei deutsie, eta eurek baietz dinoe. Guk zuzenean grabetan dogu, artifizio barik. Agnellogaz beste modu batera egin dogu behar; guk jo bakarrik egin dogu, beste guztia bere esku itxi genduan, gogoratu dau Insunzak. Hamar bat egunean grabau zituen hamaika kantak. Behar asko egin eben, denporea benetan aprobetxau dogu, % 200.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!