Publizidadea ardatz 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean

Bizkaie! 2013-11-18 14:26   jardunaldiak

Literaturea eta Publizidadea izenburuagaz, Bidebarrietako Liburutegiak Eztabaidak Literatureagaz ekimenaren hitzordua jasoko dau zemendiaren 19an, 19:30ean. Topaketearen protagonistak Sergio Vila-San Juan eta Jesús Carrasco izango dira, eta moderatzailea, barriz, César Coca irakasle eta kazetaria.

Literaturea eta Publizidadea izenburuagaz, Bidebarrietako Liburutegiak Eztabaidak Literatureagaz ekimenaren hitzordua jasoko dau zemendiaren 19an, 19:30ean. Topaketearen protagonistak Sergio Vila-San Juan eta Jesús Carrasco izango dira, eta moderatzailea, barriz, César Coca irakasle eta kazetaria. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenaren helburua jente aurreko alkarrizketearen bitartez idazleakana hurreratzea.

Sergio Vila-San Juan (Bartzelona, 1957) momentu honetan Espainian dagoan kultura kazetari aktiboenetakoa da. Kataluniako La Vanguardia egunkariko kultur gehigarriaren koordinatzailea izateaz gan, argitalpen munduaren barrualdea aztertu dau Pasando página, autores y editores en la España democrática (2003) edo El síndrome de Frankfurt (2007) lako lanetan. 2005ean, bere jaioterrian egindako Liburuaren eta Irakurketearen Urtearen komisario izan zan. Horrezaz gan, Una heredera de Barcelona eleberria idatzi dau.

Betidanik best seller fenomenoaren inguruko interesa izan dauen Sergio Vila-San Juan aitzindaria izan zan Inteligencia emocional, La sombra del viento edo Millenium trilogiari buruzko informazinoa emoten, eta asko lagundu eban espainiar estaduan lan horreen zabalkundean. Salmenta handiko hainbat idazle alkarrizketatu ditu eta eurekaz hartu-emon zuzenak izan ditu: Harold Robbins, Ken Follett, Michael Crichton, John Grisham, Arturo Pérez Reverte edo Noah Gordon, besteak beste.

Jesús Carrasco (Badajoz, 1972) Sevillan bizi da, eta publizidade eta erredaktore lanak egiten ditu. Horrezaz gan, idatzi be egiten du. Idatzi zituan lehenengo kontakizun laburrak Ser Katean entzun ziran. Intemperie (Seix Barral) izeneko bere lehenengo eleberria 2013ko lanik onena izentau eben Madrilgo liburu saltzaileek. Kritikariek, Delibes, Hernan Rivera Letelier edo José Donoso lako idazleen lanagaz konparetan dabe haren lana. Jesús Carrasco, Carver, Richard Ford, John Updike, John Cheever eta Cormac McCarthy lako idazleen Ipar Amerikako literaturearen irakurle sutsua da.


Seigarren edizinoa

2007ko urtarrilean, Eztabaidak Literatureagaz egitaraua martxan jarri zanetik, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoak idazle bikoteen arteko alkarrizketak jaso ditu, besteak beste, Ana María Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, Fernando Marías eta Toti Martínez de Lezea, María Dueñas eta Lorenzo Silva, Alberto Vázquez-Figueroa eta Almudena Arteaga, Jordi Esteva eta Rosa Regás edo Juan José Millás eta Pedro Ugarte.

Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena, idazleakana hurreratzeko era barria izan da, jentaurreko alkarrizketearen edo eztabaidearen bitartez, aurretik proponidutako gai batean oinarrituz. Egitarauaren helburua literatureagaz alkartzeko topalekua eskaintzea izan da, zeharkako ikuspegitik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz (arkitekturea, musikea edo matematikak, besteak beste), edo literaturearen genero batean oinarrituz, genero horretan sakonduz, egileen eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu