Ramon Agirrek eta Niko Lizeagak 'Bejondaigula!' antzezlana estreinauko dabe Donostian
2012-08-09 12:14 KultureaRamon Agirre eta Niko Lizeaga aktoreek Bejondaigula! antzezlana estreinauko dabe eguenean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Carles Albeolak katalanez idatzitako lanak mundu guztiko antzokietan hogei urte baino gehiagoz ibilitako aktore beterano bi ditu protagonista.
Summer of Labs, teknologia eta sorkuntzearen erabilera sozialak aztergai
2012-08-08 15:30 jardunaldiakDonostiako Tabakalera zentroak Summer of Labs @Euskadi ekimena ipini barri dau martxan. Teknologiak eskaintzen dituan sormen aukerak eta erabilera sozialak aztertzea dau helburu egitasmoak. Sortzaile, ekintzaile, zaletu eta jakin-mina dauen guztientzako topalekua izatea gura dabe antolatzaileek.
Egon Schieleren erakusketea edegiko dau Bilboko Guggenheim museoak urrian
2012-08-08 14:50 KultureaBilboko Guggenheim museoak Egon Schiele artista austriarraren erakusketea edegiko dau urriaren 2an, museoko iturriek jakinarazo dabenez. Vienako Albertina Museoko artelanak erakusketeak makina bat marrazki, guatxe, akuarela eta argazki batuko ditu.
Pritzker txinatarraren bunkerrean
2012-08-08 12:47 BidaideNingboko Museoa begirada guztien jomugea da. Inguruan dituen etorbide guztietatik begiratuta, aizkorakadaka diseinautako bunker baten itxurea dauka; 144 metro luze, 65 metro zabal eta 24 metroko altuerako eraikin asimetriko izugarri handia da, logikarik bako eta ikusmena engainetako moduko hormakaz.
Helena Orcoyen soprano gazteak Lekeitioko XXXIV. Nazinoarteko Itxas Soinua Musikaldia abestuko dau
2012-08-08 11:47 MusikeaLekeitioko XXXIV. Nazinoarteko Itxas Soinua Musikaldia abuztuaren 11an hasi eta 15ean amaituko da. Makina bat sasoitako musikea izango da entzungai egunotan Andra Mari eleizan, Barrokoko musikea, Erdi Arokoa eta Errenazimentukoa, eta tartean jazz doinu modernoagoak.
Hesian taldeak zuzeneko diskoa grabauko dau Gernikan, abuztuaren 14an
2012-08-07 14:07 MusikeaHesian taldeak zuzeneko diskoa grabauko dau abuztuaren 14an, Gernikan, jaietan. Jarraitzaile guztiei parte-hartzeko konbitea egin dabe taldekideek sare sozialetan. 2013ko udabarrian argitaratuko dabe.
Perseida ozar-izarren behaketea egingo dabe domekan Busturiko Madariaga torretxean
2012-08-07 12:17 kulturbizEuskadiko Biodibersidade Zentroak eta Bizkaiko Astronomia Alkarteak Perseida ozar-izarrak behatzeko hitzordua porestau dabe domekan, abuztuaren 12an. Zentroaren kanpoaldean bertan ikusiko ditue, Busturiko Madariaga torretxean.
Twitter sare soziala, euskeraz
2012-08-07 11:12Daborduko martxan da Twitter sare soziala euskeraz. Astelehen arrastian estreinau zan interfazea euskeratuta. Twitterreko arduradunek maiatzean zabaldu eben zerbitzua euskeratzeko asmoa, hainbat erabiltzaileren eskaerei erantzunez.
1912ko galarrenan hildako herritarrak omenduko ditue domekan, Lekeition
2012-08-06 16:561912ko abuztuaren 12ko galarrenean 143 arrantzale hil zituan, gehienak bermeotarrak, baina tartean 16 lekeitiar. Domekan, mendeurrenaren egunean, Lekeition omenaldia egingo deutse hildakoei, Talan, 12:00etan.
Bilboko Aste Nagusiko folk eta euskal kirolen egitaraua aurkeztu dabe
2012-08-06 15:34Bilboko Aste Nagusiko folk eta euskal kirolen egitaraua aurkeztu dabe Plaza Barrian. Aurten, lehenengoz, euskal jantzien bilkurea egingo dala jakinarazo dau Itziar Urtasun Jaietako zinegotziak.
Bilboko BBK Saleak prest dauka Aste Nagusiko egitaraua
2012-08-06 13:46 MusikeaBilboko Aste Nagusia gero eta hurrago dago. BBK Saleak daborduko prest dauka jaietako egitarau berezia. Bertoko eta kanpoko taldeek joko dabe berta, eta BBK Musika Banden Jaialdia be hantxe egingo dabe.
Jabi Elortegi: 'Sasoi guztietako arrantzaleei omenaldia egin gura izan deutset filmagaz'
2012-08-06 10:58 Barriketan Galerna, ekaitz ezezaguna dokumentalaren zuzendariaJean Renoren 'Comme un chef' pelikuleak edegiko dau 'Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia' saila Zinemaldian
2012-08-03 15:52 BarriakCulinary Zinema: Zinema eta Gastronomia sailaren egitaraua aurkeztu dabe gaur Basque Culinary Centerrek Donostiako Zinemaldiak eta Berlingo nazinoarteko zinema-jaialdiak. Jean Reno ezaguna protagonista dauen Comme un chef pelikuleak edegiko dau saila, irailaren 22an.
Igor Rezolaren 'En blanco' proiektua ikusgai, Deustuko zubiko etxolan
2012-08-03 15:20 KultureaIgor Rezola Dizebi EHUko ikaslearen En blanco lana ikusgai egongo da Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan abuztuaren 22ra arte. EHUko hirugarren zikloko ikasleek sortu eta garatutako Interbentzioak Deustuko zubian proiektu artistikoaren bosgarren erakusketa da, hain zuzen be.
Hainbat sasoitako okupazinoak topau ditue Santimamiñe inguruan
2012-08-03 13:21 kulturbizSantimamiñeko baselizearen inguruan egindako ikerlan arkeologikoetan aro desbardinetako okupazinoak agertu dira, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazo dauenez. Orain dala 12.700 eta 12.000 urte Santimamiñen bizi izandakoen inguruan beharrean dabilz arkeologoak.
Kantuz gogoratuko dabe Lauaxeta idazlea arrastian Mungian
2012-08-03 12:09 MusikeaEstepan Urkiaga Lauaxeta idazle eta kazetaria gaurko egunez, abuztuaren 3, jaio zan 1905ean Laukizen. Umea zala Mungiara joan zan biziten, eta hantxe kantuz gogoratuko dabe bere jaiotzearen urtemugea. Mungiako Udalak, kantuzale taldeekaz batera, kantaldi herrikoia antolatu dau barikuan, 19:30ean, Andra Mari gunean.
1912ko galarrenan hildako arrantzaleen izen-abizenak batean jaso ditue
2012-08-03 11:371912. urteko abuztuaren 12ko galarrenean hildako 143 arrantzaleen izen-abizenak, adina, egoera zibila eta seme-alaba kopurua batzen dituan liburuxkea argitaratu dau Bermeoko Udalak hondamendiaren mendeurrenaren inguruko ekitaldien barruan.
San Justoko karobia barriro ketan, abuztuaren 4an eta 5ean, Zeanurin
2012-08-03 11:15Abuztuaren 4an, zapatuan, 11:00etan izetuko dabe karobia Juan eta Julian Aranak. Urteetan ahaztuta eta amatauta egon dan ke zurizkea San Justoko haretxen artean igongo da Gorbeia mendiaren tontorraren bila. Aurten hamazazpigarren aldia izango da karobia lanean ipinten dauala Ipizki taldeak.
Leioako Zientzia Parkeko egoitzearen ideia-lehiaketara aurkeztutako proiektuak argitaratu ditu EHUk
2012-08-02 16:43EHUk argitaratu barri ditu Leioako Zientzia Parkean graduondoko ikertzaileak eta ikasleak hartuko dituan eraikinaren diseinua dala-eta unibersidadeak deitutako ideia-lehiaketara hainbat arkitektura-estudiok eta -enpresak aurkeztutako 26 proiektuak. Proposamen guztien argibide tekniko eta zirriborroak batzen ditu liburuak.
























Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...