Peio Gutierrezen Abuztua lanak irabazi dau film onenaren saria Lekeition

Bizkaie! 2013-12-02 10:33   Barriak

Antolatzaileek adierazo dabenez, inoizko edizinorik arrakastatsuena izan da aurtengoa, euskeraz eginiko 54 lan erakutsi dituelako egunotan; horreetatik 52 izan dira lehian (hemeretzi profesionalek egindakoak, eta 24, barriz, amateurrek sortuak).

Peio Gutierrezen Abuztua lanak jaso dau Lekeitioko 36. Euskal Zine Bilerako Film onenaren saria (1.620 euro eta antzarra). Holan erabagi dau Arantza Lauzirika eta Natxo Rodriguez artista eta EHUko irakasleek, Patxo Telleria antzerkigile eta zinemagileak, Jabi Elortegi errealizadore eta zinema zuzendariak eta Imanol Rayo zinemagileak osotutako epaimahaiak. Antolatzaileek adierazo dabenez, inoizko edizinorik arrakastatsuena izan da aurtengoa, euskeraz eginiko 54 lan erakutsi dituelako egunotan; horreetatik 52 izan dira lehian (hemeretzi profesionalek egindakoak, eta 24, barriz, amateurrek sortuak).

Epaimahaiak aho batez azpimarratu dau aurtengo parte-hartzaileek aurkeztutako lanen kalidadea eta originaltasuna eta parte-hartzaileen gaztetasuna.


Euskal Zine Bilerako epaimahaiak honako sariak emotea erabagi dau:


Zuzendaritza saria:

- Amateurra: Itziar canteroren Gosea (1.100 euro eta antzarra).

- Profesionala: Kote Camachoren Elkartea (1.620 euro eta zilarrezko antzarra).


Produkzino saria:

- Amateurra: Khuruts Begoñaren Karramarroaren desira (1.100 euro eta zilarrezko antzarra).

- Profesionala: Izebene Oñederraren Hotzanak, for your own safety (1.620 euro eta zilarrezko antzarra).


Gidoi saria:

- Amateurra: Ander Parodyren Bosgarren segmentua (1.100 euro eta antzarra).

- Profesionala: Asier Altunaren Zela trovke (1.620 euro eta zilarrezko antzarra).


Argazki saria:

- Amateurra: Asier Sustaetaren Aio (1.100 euro eta antzarra).

- Profesionala: Koldo Almandozen Deus et machina (1.620 euro eta zilarrezko antzarra).


Film onenaren saria:

- Amateurra: Oihan Vitoriaren Etxeuts (1.100 euro eta antzarra).

- Profesionala: Peio Gutierrezen Abuztua (1.620 euro eta antzarra).


Gazte 22 saria:

1. Saria: Josu Ximun Billalabeitiaren Eurie (600 euro eta zilarrezko antzarra).


Apamen berezia originaltasunagaitik: Lara Izagirreren Sormenaren bide ezkutuak lanari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu