Alex Sardui kantariak 'Esan eta egin' bere lehenengo nobelea aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-11-29 14:46   Kulturea

Ez dogu lastorik topauko Alex Sarduiren Esan eta egin (Baga-biga) nobelan, mezu zuzen eta gardena dauka liburuak Gatiburen diskoek lez. Lagunen arteko fideltasuna dau ardatz 50. eta 60. hamarkadetan girotutako istorioak. Hamalau urtetik aurrera irakurleei zuzendutako lana da, hiztegi barik irakurteko.

Ez dogu lastorik topauko Alex Sarduiren Esan eta egin (Baga-biga) nobelan, mezu zuzen eta gardena dauka liburuak Gatiburen diskoek lez. Lagunen arteko fideltasuna dau ardatz 50. eta 60. hamarkadetan girotutako istorioak. Hamalau urtetik aurrera irakurleei zuzendutako lana da, hiztegi barik irakurteko.

Barruan eukan istoriotxua batu dau Sarduik. Lagun talde bat da protagonistea, sagardotegi baten inguruan dabilen laukotea. Danok ikusiko dogu geure burua taldeeko kideetan, pentsetan dau egileak. Bizimodu normala daukie gazteek, baina halako baten jazoera batek dana hankaz gora ipiniko dau. Egoera latz horri alkarregaz aurre egitea erabagiten dabe. Lagunen arteko fideltasunaren ganean idatzi gura izan dot, ganeratu dau.

50eko eta 60eko Euskal Herria izan daiteke nobelako testuingurua, baina irakurleak ezin jakin, egileak izen eta leku guztiak asmau egin ditu eta. Ez dot zehazterik nahi izan, fikzinoari garrantzi handiagoa emon deutsat, azaldu dau prentsaurrekoan.

Ez dau bere burua idazletzat hartzen, baina bai musikaritzat. Euskal literaturan goi mailako lan ugari egon arren, erdiko gitxi dago, faltan ikusten dot. Landu eta zabaldu behar dan arloa dala begitantzen jako, horregaitik berak irakurriko leuken liburua idatzi dau. Hiztegi barik irakurteko moduko testua dala nabarmendu dau, liburu erraza da, ez dot lastorik sartu.

Baga-biga diskoetxearen lehenengo liburua da Esan eta egin, eta Sarduirentzat be hauxe da estreinaldia. Aukerea neukan, eta aprobetxau egin dot, baina ez daki beste libururik idatziko dauen, ia honek zelan funzionetan dauen. Argi dauka bere lehentasuna musikea dala. Idazteko zaletasuna aspalditik daukala onartu dau, baina orain arte Exkixu eta Gatibu taldeen kanten berbak besterik ez ditu egin. Boligrafoa eskuan, papelean idatzi dau Esan eta egin, eta ostean hartu dau ordenagailua zuzenketak egiteko.

Liburuaren azalak Gatiburen lanik barriena dan Zazpi kantoietan-enagaz lotura handia dauka. Gatiburen egiteko modua adierazoten dau, Baga-bigako Ritxi Aizpururen berbetan. Amaiereak harritu egingo gaituela aurreratu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu