Xabier Montoiak 'Azken afaria' eleberria plazaratu dau
2013-12-03 10:29 KultureaZazpigarren nobelea dau Azken afaria (Susa) Xabier Montoia idazle eta musikari gasteiztarrak. Gaztetako lau lagunek bazkaria egin dabe Bilbon, trankil bizi dira danak, baina jazoera latz batek euren harremana kakaztuko dau.
Zazpigarren nobelea dau Azken afaria (Susa) Xabier Montoia idazle eta musikari gasteiztarrak. Gaztetako lau lagunek bazkaria egin dabe Bilbon, trankil bizi dira danak, baina jazoera latz batek euren harremana kakaztuko dau.
Felix Goñi eta Junjo Rodera abokatuak dira, Samuel Salaberria idazlea da, eta Kosme Astoreka EAJko politikari karduguna. Laurek Deustuko Unibersidadea ikasi eben, 70eko hasieran. Bilboko txoko baten egin dabe hitzordua bazkaltzeko. Aspaldiko kontuak ditue berbagai, trankil eta eroso dagoz euren bizimoduagaz.
Baina, handik egun batzutara Ertzaintzak Goñiren semea atxilotzen dau. Jazoera horrek aspaldiko lagunen hartu-emona nahastau egingo dau. Montoiak adiskidetasuna, leialtasuna eta ahultasunaz idatzi dau, personaiak muturreko egoera batera eroanda. Bidai luze eta iluna egin beharko dabe lau lagunek.
Orain urte batzuk hasi zan istorioa idazten, baina denpora batez gordeta euki dau. Nobedadea da Montoiak bere liburu bat aurkeztea, ez dau inoiz bere lanen sustapenean parte hartu, eta alkarrizketarik be ez dau emon eta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!