Sustrai Colinak irabazi dau Maule-Lextarreko saioa eta erabagita gelditu da finaleko zortzikoa

Bizkaie! 2013-12-02 09:33   Bertsolaritzea

Azken finalaurrekoa izanik, Maule-Lextarreko saioak erabagi dau nortzuk kantauko daben finalean. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Aitor Sarriegi igoko dira abenduaren 15ean BECeko oholtzara.

Sustrai Colina urruñarrarentzat izan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Maule-Lextarreko azken finalaurrekoa. 1.780 bertsozalek bete eben joandako zapatuan herriko Ororena ezker pareta.


Puntuazioa holan gelditu zan:

Sustrai Colina 695,5
Unai Agirre 691,5
Jexux Mari Irazu 689,5
Aitor Mendiluze 688,5
Jone Uria 666,5
Agin Laburu 648

Aitor Mendiluze laugarren sailkatu arren, aurreko finalaurrean egindako lan bikainari esker lortu dau finalean sartzea.

Bertsozale Elkarteak eskerrak adierazo deutsez Maule-Lextarreko herriko etxeari eta herriko Koblaka bertso eskoleari saioa antolatzeko emon daben laguntzinoaagaitik.

Azken finalaurrekoa izanik, Maule-Lextarreko saioak erabagi dau nortzuk kantauko daben finalean. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Aitor Sarriegi igoko dira abenduaren 15ean BECeko oholtzara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu