Galdutzat emoten zan 'Gure sor lekua' euskerazko lehen filma topau dau Josu Martinez UPV/EHUko ikerlariak
2013-12-02 12:03 BarriakGure sor lekua Euskal Herriari buruzko ordu eta erdi irauten dauen koloretako dokumentala da eta 1956an estreinau zan Hazparnen (Lapurdi), bertakoa zalako zuzendaria, André Madré jenerala. Diasporako euskaldunei zuzendua zan, egilearen berbetan, Sor Lekua iruditan íkusíz hareen herrimina arintzeko asmoz.
Galdutzat emoten zan Gure sor lekua filmaren kopia mutu bat topau dau UPV/EHUko ikerlari Josu Martinezek. Ikus-entzunezko Komunikazino eta Publizidade Saileko Nor ikerketa taldearen proiektu baten barruan emon dan aurkikuntza honek garrantzia historiko handia dauka, izan be, Martinezek deskubridutakoaren arabera, Gure sor lekua, euskerazko lehen filma izan zan. Orain arteko historiografiak apenas aitatu dau dokumental hau guztiz ezezaguna zalako eta hari buruz emondako datu urrietan ez zan agiri euskeraz izan eitekeanik.
Gure sor lekua Euskal Herriari buruzko ordu eta erdi irauten dauen koloretako dokumentala da eta 1956an estreinau zan Hazparnen (Lapurdi), bertakoa zalako zuzendaria, André Madré jenerala. Diasporako euskaldunei zuzendua zan, egilearen berbetan, sorlekua iruditan ikusiz hareen herrimina arintzeko asmoz.
Berbak, lean Elizalde, Zerbitzarí ídazle, abade eta euskaltzainak egin zituan. Horixe izan zan Madrék egin eban pelikula bakarra.
Orain arte, euskerazko lehen filmetzat Gotzon Elortza getxotarrak zuzendutako lau dokumentalak (1959an, 1960an, 1961ean eta 1962an eginak) hartu díra, eta horrexek dira osorik konserbetan diran bakarrak, izan be, Iosu Martinezek Pariseko etxe partikular batean topautako Gure sor lekuaren kopiak ez dauka soinurik baina pelikulea euskeraz zala baieztatu dabe garaiko prentsako zenbait artikuluk eta lekuko batzuek.
Josu Martinez (Bilbo, 1986), Ikus-Entzunezko Komunikazinoan eta Antropologia Sozial eta Kulturalean lizentziaduna eta lau dokumentalen egilea, UPV/EHUn egiten dago bere tesia, Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko Iosu Amezaga irakaslearen zuzendaritzapean. Tesia Gure sor lekuaren inguruko ikerketa sakona izango da, eta 2014an amaitzea aurreikusi dau. Orduan jakingo dira filmaren eta egileari buruzko datu gehiago.
Iosu Martinezen lana UPV/EHUn eginiko ikerketearen eredu ona dala uste dot: ikerketa mueta bat, doktorego-tesietan gauzatzen dana, hain zuzen. Oraingoan, gizarte- eta kultura alderdi guztiz garrantzitsua izan dau ikerketeak: jazoera zehatz bat aztertzeaz gan, azterketa hori kultura-ondare bat berreskuratu ondoren hasi da. Ondasun hori, gainera. galdutzat emoten eben adituek, azaldu dau aurkezpenean Iñaki Goirizelaia errektoreak.
Aurrerapen lez, filmaren bersino laburtu bat abenduaren 20an aurkeztuko da Hazparnen, Zinegin Euskal Zinemearen Festibalaren barruan. Emonaldi berezia izango da, 1956an estreinau zan leku berean (Haritz Barne zineman) proiektauko balta. hainbeste urte galduta egon ostean. Topautako kopia mutua ízanik, Joserra Senperenak konposatutako musikeak lagunduko deutso proiekzinoari. Hasparneko emonaldian Xare Laborategiko Hertz ganbara laukotea izango da musikea interpreatuko dauena. Hazparneko aurkezpenean egongo dira UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaia, ikerketearen zuzendari Josu Amezaga, Hazparneko auzapez Beñat Intxauspe eta Josu Martinez bera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!