The Deep Blue Sea
2012-09-19 17:29 Zinema kritikakDaviesek ondo islatzen ditu personaien sentimenduak eta filmak amodioa, menpekotasuna, derrigorrezko korrespondentzia eta desioaren inguruko alkarrizketa interesgarri batzuk daukaz. Baina txinpartak falta jakoz, nire ustez.
- Zuzendaria: Terence Davies.
- Interpreteak: Rachel Weisz, Tom Hiddleston, Simon Russell Beale, Ann Mitchell.
- Gidoilariak: Terence Davies, Terence Rattigan.
- Herrialdea: Gran Bretaña, 2011.
- Iraupena : 98 minutu.
- Generoa: Melodramea.
Igazko Donostiako Zinemaldian erakutsitako The Depp Blue Sea heldu da oraingoan karteldegira. Terence Davies zinegile britainarrak zuzenduta, pelikula hau amodioari buruzko tratatu bat da, bere ikuspegi ilunenetatik. Eta film hau iluna da, baita maila fisikoan be. Gerra osteko Ingalaterran kokaturik, argi gitxiko etxe eta kale pobreetan mobiduten diran personaia guztiek zorionik eza dabe ezaugarri nagusi. Rachel Weiszek epaile baten emaztearen papel protagonistea egiten dau. Ezagutu barri dauen gazte bategaz maiteminduta, senarraren ondoan dauen bizimodu erosoa atzean ixten dau, pasino barria bizitearren. Baina amodioa ez da larrosezko bidea, eta jasoten dauen sufrimendua jasanezina egiten jako.
Daviesek ondo islatzen ditu personaien sentimenduak eta filmak amodioa, menpekotasuna, derrigorrezko korrespondentzia eta desioaren inguruko alkarrizketa interesgarri batzuk daukaz. Baina txinpartak falta jakoz, nire ustez. Filmaren erritmo geldoa astuna egiten da, gero eta astunagoa, aspergarri izatera heldu arte. Gainera, iluntasunak eta malenkoliak be nekarazo egiten ditue ikusleak. Halan da be, irudi bidezko poesia maite dabenentzako sano gomendagarria da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!