Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko III. Bertsulari Xapelketa urriaren 6an hasiko da

Bizkaie! 2012-09-20 11:46   Bertsolaritzea

Euskal Herria biziko bada euskarari esker biziko dela sinesten dugulako, eta euskara biziko bada gazteentzat erakargarria delako. Bertsuarekin hori dugu erreusitzen: euskararekin jostatzea eta gozatzea. Horregatik dugu gogo berezia txapelketarekin, ez txapeldun bat hautatzeak fitxik konponduko duelakoan, bainan euskaraz aritzearen harrotasuna trasmitituko diegulako hemengo gazteei, eta ez hain gazteei.

Urriaren 6an Altzürükün hasi eta zemendiaren 10ean Baionan amaituko dan Xilaba 2012 aurkeztu dabe atzo. Bertan izan ziran Joana Itzaina, Bertsularien Lagunak alkarteko Lehendakari anderea; Amets Arzallus, 2008 eta 2010eko Bertsulari Xapelduna; Maurice Aguerreche, Antolakuntzako arduraduna; eta Maite Tolosa, Kutxabank-Iparraldeko Garapen Komertzialeko Arduraduna.

Joana Itzaina, Bertsularien Lagunak alkarteko lehendakariak hartu eban hitza eta lehenengo eta behin aurtengo Xapelketarako hautatu dan lelo nagusia aurkeztu eban: Txapelketa, Txapel Meta. Orain ez hainbertze zikiroetan-eta bertsulariak kantuan hasten zirelarik gazte gehien-gehienak ostatura abiatzen ziren, hura aspergarria zelako, zaharrena, konpreniezina, betikoa. Oraitik goiti hori ez pasatzea da nahi genukeena adierazo dau Joana Itzainak.

Euskal Herria biziko bada euskarari esker biziko dela sinesten dugulako, eta euskara biziko bada gazteentzat erakargarria delako. Bertsuarekin hori dugu erreusitzen: euskararekin jostatzea eta gozatzea. Horregatik dugu gogo berezia txapelketarekin, ez txapeldun bat hautatzeak fitxik konponduko duelakoan, bainan euskaraz aritzearen harrotasuna trasmitituko diegulako hemengo gazteei, eta ez hain gazteei jarraitu dau.

Amets Arzallus 2008 eta 2010eko Xapelketako txapeldunak be berba batzuk bota ditu: Bertso eskoletan lan handia egiten da eta alkarteak be bai. Guri bi urterik behin txandea heldu jaku horren ispilu izateko, jente gehienak orduan emoten ditualako begiak egiten dan lan horren gainean.

Musika sintonia be izango dau Xilaba 2012k; sintonia Xutik taldeak sortutakoa da, eta 2010. urtean erabilitako bera izango da. Webgunea be betikoa izango da: www.xilaba.net. Eta irudia 2010. urtean bezela Adur Larreak egindakoa da.

Joanak finala jai egun handi bat izango dala gogora ekarri dau gero, eta aurten Baionako Lauga gelan izango dala agertu dau. Laguntzaile eta babesle guziak eskertuz itxi deutso bere hitza Maurice Aguerretcheri, Xapelketearen antolakuntzako arduradunari, eta saio guziak aurkeztu ditu berak:


Kanporaketak

- Urriaren 6an, ALTZÜRÜKÜN, Herriko gelan, 17:00etan: Ortzi Murua, Ortzi Idoate, Maindi Murua, Maddi Ane Txoperena, Xan Alkhat eta Egoitz Zelaia.

- Urriaren 13an, KANBON, AIEC gelan, 17:00etan: Xumai Murua, Maddi Sarasua, Ramuntxo Christy, Battitt Crouspeyre, Bixente Hirigarai eta Gillen Hiribarren.


Finalerdiak

- Urriaren 20an, HENDAIAN, Variétés Zineman, 17:00etan: Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta eta kanporaketetan sailkatuak.

- Urriaren 27an, DONIBANE GARAZIN, Vauban Zineman, 17:00etan: Odei Barrosoa, Sustrai Colina eta kanporaketetan sailkatuak.


Finala

Baionan, Lauga gelan, zemendiaren 10ean: Finalaurreko fasetik sailkatuko diran sei (6) bertsularigaz jokatuko da: saio bakotxetik lehenengoa eta danetara puntuazio handiena lortu daben lauak. Hitzordua: 17h30ean.

Mauricek Maite Tolosari itxi deutso hitza. Tolosak, Kutxabank enpreseak Xapelketaren alde izango dauen babesa azaldu dau. Iparraldean euskerearen eta euskal kulturearen babesa eta sustapena garrantzitsutzat jo ditu Tolosak, eta Xapelketari emondako babesa helburu horretan kokatu dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu