Bilborock aretoak jarduerak eta zerbitzuak eguneratu ditu
2012-09-18 17:31 MusikeaHamabost urteko ibilbidearen ondoren, Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailaren menpeko Bilborock aretoak eguneratu egin ditu jarduerak eta zerbitzuak: aisiarako leku bat, batzeko, lan egiteko, konektetako, zizka-mizkak eta edariak daukazan barra bat… Horren helburua da gazteen topaleku bihurtzea.
Hamabost urteko ibilbidearen ondoren, Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailaren menpeko Bilborock aretoak eguneratu egin ditu jarduerak eta zerbitzuak: aisiarako leku bat, batzeko, lan egiteko, konektetako, zizka-mizkak eta edariak daukazan barra bat… Horren helburua da gazteen topaleku bihurtzea.
Bilborock aretoa 1997ko udabarrian zabaldu zan eta beti egin dau lan abangoardian egoteko. Hori dala-eta, eta bere kokapen estrategikoa (gune hori aproposa da gazteak eta musikeagaz eta sormenagaz lotutako jentea hurreratzeko) eta espazioa egokitzeko erraztasuna kontuan hartuta, hemetik aurrera, Bilborock topaleku izango da, gazteak batzeko, euren eretxiak konpartiduteko, musikea entzuteko, antzerkia ikusteko, liburu bat irakurteko, lan egiteko eta beste gauza asko egiteko.
Bilborockeko jarduera era askotakoa da hasieratik: kontzertuak, antzerkia, solasaldiak-hitzaldiak-biltzarrak, zinea eta beste batzuk. Hori guztia eraikineko gela nagusian egin izan da: erabilera askotako aretoa, espazio edegia, akustika bikainagaz eta diseinu malguagaz. Hemetik aurrera Karel espazioa esango jako, izan be, leku barri bat sortzeko beharrizana dago: lanerako leku bat, liburuak trukatzeko, bidaia gidak konsultetako edo antolatzeko, edo bezero posibleakaz edo lagunakaz batzeko. Horretarako ordutegi barria ezarri da: 10:00etatik 22:00etara astelehenetik barikura, eta 10:00etatik 14:00etara zapatuetan. Espazio hori ez da gazteen topaleku bakarrik izango, bertan jarduera desbardinak egingo dira gazteen kultura eta sormena sustatzeko:
• Munduko hizkuntzak: Hizkuntzak trukatzeko topaketak, gazteen ahozko adierazpena eta ulermena bultzatzeko, giro erosoan.
• Lana topetako lana: Topaketa horreen helburua da gazteeakan jarrera aktiboagoa sortzea lana bilatzen dagozanean.
• Poker, mus eta xake maratoiak.
• Bakarrizketak eta ipuin-kontalariak.
• Arte-erakusketak.
• Jo eizu entseatutakoa: Aretoetan entseatzen daben musika taldeen kontzertu akustikoak.
• Gazteakaz eta gazteentzat: Gazteek eurek berba egin eta proponiduko ditue Bilborocken egiteko ekintzak.
Bilborocken etapa barri honetan antzerki-lanak, zine zikloak eta kontzertuak egiten jarraituko da.
Hambrocar
Jarduera barri guzti horreen osogarri modura, Hambrocarra instalau da, zizka-mizkak eta edariak saltzeko tokia, 70eko hamarkadako Seat 124 original batean sortu dana.
Hambrocarraren eskaintza gastronomikoa aretoan antolatzen diran jardueretara egokituko da.
Entseguetarako aretoak
Musikearen munduan hasten dagozan gazteei behar bezela entseatzeko aukerea emoteko asmoz, Bilborock-ek zazpi areto daukaz eraikinaren goiko solairuan, insonorizauta eta beharrezkoak diran elementuakaz horniduta (bateria, hainbat mikrotarako bi pantailadun ahots-sistemea, mikro-oin bat, anplifikadoreak jarteko kaxak eta baxurako anplifikadore bat).
Hemetik aurrera, entseguetako aretoak taldeentzat zarratuta dagozanean, ondoko jarduerak egin ahal izango dira:
• Mikrokontzertuak: Ikusle-kopuru murriztuentzako kontzertu laburrak, Bilborocken entseatzen diren taldeek euren kantak frogatzeko eta ikusleek benetan gustuko dituzten ikusteko.
• Musika-ikastaroak: Instrumentuak, kantua, harmonia… Bilborocken entseatzen duten taldeek hobetzen jarraitzeko eta teknika berriak ikasteko aukera izan dezaten.
• Ipuin-kontalariak: Areto bakoitzean istorio baten zati bat kontatuko da eta umeek erabaki ahal izango dute amaiera, zein aretotan sartuko diren aukeratuz.
Areto horreek orduka alokatuko dira eta musika talde barrien bizitzaren abiadurara egokitzeko dagoz pentsauta, eta urian aldi baterako baino ez dagozan gazteek be erabilteko aukerea izan deien.
Aretoak zabalik egongo dira astelehenetik barikura, 18:00etatik 22:00etara, eta 17:00etatik 18:00etara aldez aurretik erreserbau ezkero.
Esperientziak konpartidutea
Lab aretoa lehenengo pisuan dago eta gazteek eta gazteentzat proponidutako ekimenetarako espazioa da (tailerrak, ikastaroak…). Coworking modalidaderako be erabili ahal izango da, 35 urtetik beherakoek euren enpresa—proiektuetan lan egin deien. Lab aretoa erabiltea dobakoa da eta Bilboko gazte guztientzat dago zabalik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!