Virginia Berasategirentzat 2012ko Bilboko Ibiltari Saria

Bizkaie! 2012-09-19 11:13

Virginia Berasategik datorren zapatu eguerdiko 12:30ean jasoko dau saria Arenaleko Teilatupeetan, Bilbo, nire kotxe barik! jardunaldiaren ospakizunaren barruan eta bertan jardunaldiaren manifestua irakurriko dau.

Bilboko Udalak Ibiltari Saria sortu dau, irailaren 22an Europar Batasunean ospatzen dan Hiria nire kotxe barik! jardunaldiagaz bat eginez, eta komunikabide desbardinetako ikus-entzuleek Virginia Berasategi triatleteari emon deutsie saria.

Egin bat zure uriko Mobikortasun Planakaz: norabide zuzenean mobidu zaitez! da aurten Bilboko Udalak jardunaldian parte hartzeko aukeratu dauen leloa. Irailaren 16tik 22ra, lelo horregaz urietan Mobikortasun Jasangarrien Planek beteten daben zereginean herritarrek hausnartzea da helburua. Esangura horretan, aurten Bilboko Ibiltari Saria emongo da lehenengo aldiz, Bilbo uri atseginago, bizigarriago eta jasangarriago bihurtzen laguntzen daben personen zeregina aintzatesteko, eta komunikabide desberdinetako ikus-entzuleek Virginia Berasategi triatletea aukeratu dabe sariduna izateko.

Kirola egitearen onurak goraipatzeaz gan, Berasategik Bilboren izena lehiatzen dauen leku guztietan ezagutzera emoten dau. Kirolari moduan ibilbide luzea dauka, baita sari kopuru ugari be. Bilbotar Ospetsua izateaz gan, azken Aste Nagusiko pregoilaria be izan da.

Bilboko Ibiltari Sariaren aurtengo hautagaiak, Berasategigaz batera, Mikel Ruiz Caritas Bizkaiko zuzendari ohia, Bilboko Udaleko Erraldoien eta Buruhandien Kalejira eta Jesus Garitaonaindia Begoñako Basilikako errektorea izan dira.

Irailaren 10etik 14ra bitartean, irrati desbardinetako entzuleek egin daben botazinoan, azkenean Virginia Berasategi izan da irabazlea. SER Radio Bilbao, Tele 7-Radio 7, Radio Euskadi eta Onda Vasca irratietako entzuleen botoek egin dabe irabazle triatletea, eta oso hur geratu jako Mikel Ruiz Caritas Bizkaiko zuzendari ohia, Radio Popular, Radio Nervión eta Onda Ceroko entzuleen faboritoa. Punto Radio irratian Erraldoien eta Buruhandien Kalejira hautatu dabe, eta Bizkaia Irratian Jesus Garitaonaindia Begoñako Basilikako errektorea.

Virginia Berasategik datorren zapatu eguerdiko 12:30ean jasoko dau saria Arenaleko Teilatupeetan, Bilbo, nire kotxe barik! jardunaldiaren ospakizunaren barruan eta bertan jardunaldiaren manifestua irakurriko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu