'Zerutik sua dator! Gernika-Bizkaia sutan', orain 75 urteko jazotakoak ez ahazteko

Bizkaie! 2012-04-20 12:33   kulturbiz

Zerutik sua dator! Gernika-Bizkaia sutan ekitaldia gaur, apirilak 20, egingo dabe Gernikako Merkatu Plazan,Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, orain 75 urte izan zan bonbardaketea gogoratzeko. Musikea, jantzea eta irudiak nahastauko ditue, litografiak eta artxibo-irudiak.

Zerutik sua dator! Gernika-Bizkaia sutan ekitaldia gaur, apirilak 20, egingo dabe Gernikako Merkatu Plazan,Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, orain 75 urte izan zan bonbardaketea gogoratzeko. Musikea, jantzea eta irudiak nahastauko ditue, litografiak eta artxibo-irudiak. Zerutik sua dator dokumentaleko zati batzuk be proiektatuo dira, Gernikako eta Bizkaiko beste herri askotako bonbardaketek eragindako tragedia erakusteko.

Foru Aldundiko iturriek jakinarazo dabenez, ekitaldi parte-hartzailea izango da, kolektiboa eta soziala. Gernikako Merkatu plazara hurreratzen diranek aukerea izango dabe belaunaldi oso baten sentimenduaz jaubetzeko, izan be bonbardaketen lekuko izan ziran gizon-emakumeek bizitakoa ikusi ahal izango dabe. Ekitaldi sinbolikoa izango dala aurreratu dabe, eta Bizkaia osoa ordezkatu gura dau. Ikuskizuna girotzeko, Oreka TX taldearen musikea eta Kukai taldeko jantzariak bertan izango dira.

Merkatuaren plazea beren-beregi aukeratutako lekua da, Gernikan alkarri lotuta dagoz bonbardaketa eta plazea; askozaz biktima gitxiago izango ziran herria merkatu egun batean barik, beste edozein egunetan bonbardeau ezkero. Inguruetako nekazari eta abeltzainak beren produktuak plazan saltzera etorten ziran eguna aukeratu eban Condor legioak Gernika txikitzeko. Gernikar guztiei zein bizkaitar guztiei zabaldutako ekitaldia izan gura dau, jazotakoa gogoratu daigun, barriro pasau ez daiten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu