'1937: Bizitzak eta Bonbak', bonbardaketak lau kontakizunetan
2012-04-20 11:41 KultureaBBK Fundazinoak 1937: Bizitzak eta Bonbak liburua aurkeztuko dau apirilaren 24an, lau idazle ezagunen literatura lanakaz osotuta, hain zuzen be Bernardo Atxaga, Jose Fernandez de la Sota, Miguel Gonzalez San Martin eta Ignacio Martinez de Pisonen testuekaz. Ekitaldia BBK Aretoan egingo dabe, 20:00etan. Liburua euskeraz eta gaztelaniaz argitaratu da.
BBK Fundazinoak 1937: Bizitzak eta Bonbak liburua aurkeztuko dau apirilaren 24an, lau idazle ezagunen literatura lanakaz osotuta, hain zuzen be Bernardo Atxaga, Jose Fernandez de la Sota, Miguel Gonzalez San Martin eta Ignacio Martinez de Pisonen testuekaz. Ekitaldia BBK Aretoan egingo dabe, 20:00etan. Liburua euskeraz eta gaztelaniaz argitaratu da.
Bizkaiko 30 bat herri bonbardeau zituen orain 75 urte; jazoera horreen harira BBK-k lau egile batu ditu, fikzinoaren bidez, 1937ko udabarria gogoratzeko. Gernika, Bilbo, Eibar eta Ezkerraldea, bonben azpian egon ziran lau leku dira kontakizunen ardatza. Ipuinetako protagonista batzuk bonbardaketen biktima zuzenak dira; beste batzuk, ostera, handik bizirik urten, baina ostean, gerrako frontean hildakoak, edo kanposanturen bateko horman kontra fusilautakoak dira.
Ignacio Martinez de Pisonen Hombres de paz ipuinak Gernikara eroango dau irakurlea, eta bonbardaketearen ondoren, kanpoko prentsa korrespontsal baten eta haren gidari Esteban Urkiaga Lauaxeta komandante eta poetearen ibileren barri emongo deusku.
Jose Fernandez de la Sotaren El sueño de los justos kontakizuneko protagonistak argazki-kamarea beti aldean daroan Robert Capa argazkilari ezaguna eta bere auto-gidaria dira, ikasle gazte bat, Bilboko bonbardaketan ama galdu ebana.
Izaskun está en Eibar izeneko kontakizunean, Bernardo Atxagak XX. mende osoa zeharkatzen dauen emakume baten biografia aurkezten dau. Emakume horrentzat, 1937ko bonbardaketak bere bizitza luzearen beste pasarte bat besterik ez dira.
Miguel Gonzalez San Martinen De barcos y aviones testuan Santurtziko portuan Habana izeneko itsasontzian ontziratzen diran ume biren istorioa kontetan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!