Jantzearen Nazinoarteko Eguna jantzan eginez ospatuko dabe Bilbon, apirilaren 29an

Bizkaie! 2012-04-23 14:52   Kulturea

Bilbok Jantzearen Nazinoarteko Eguna jantzan ospatuko dau domekan, apirilaren 29an, 12:00etatik aurrera Arriaga plazan egingo dan saio edegian. Ganera, ekitaldiaren barruan, makina bat lagunek flashmob-a grabauko dabe, Queen talde ezagunaren Don´t stop me now kantearen doinugaz.

Bilbok Jantzearen Nazinoarteko Eguna jantzan ospatuko dau domekan, apirilaren 29an, 12:00etatik aurrera Arriaga plazan egingo dan saio edegian. Ganera, ekitaldiaren barruan, makina bat lagunek flashmob-a grabauko dabe, Queen talde ezagunaren Don´t stop me now kantearen doinugaz.

Antolatzaileek jakinarazo dabenez, parte hartzeko ez da beharrezko ezelango ezagutzarik izatea, izan be saioa hasi orduko koreografia ikasteko aukerea eukiko dabe. Halanda be, jantzea lehenagotik prestau gura izan ezkero, daborduko koreografia ikusgai dago www.addedantza.org webgunean.

Euskadiko Jantza Alkarte Profesionalak (ADDE Dantza) eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dabe Jantzearen Eguneko ekitaldia. Jantzeagaz gozetan dabenei jantzea bera hurreratzea da ekimenaren helburua, eta modu berea jentearen parte-hartzea bultzatzea. Jarduerea adin guztietako pertsonei dago zuzenduta, eta antolatzaileek eurek adierazo dabenez, behar dan gauza bakarra jantzeaz gozetako gogoa izatea da, eta arropa eta oinetako erosoak eroatea. Egitarauaren barruan, Ilargiaren sukar galdua piezearen zati bat eskainiko dabe. Lan osoa Dantzan Bilaka 2012 ekitaldian aurkeztuko da.

1982tik, urtero-urtero, apirilaren 29an, Jantzearen Nazinoarteko Eguna ospatzen da mundu osoan, UNESCOren ekimenez. Egun horrek jentearen arretea jantzara eta kulturara hurreratu nahi dau, eta garrantzi berezia emon ikusle barriak erakarri eta presteteari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu