'Puppy-k be 15 urte' argazki lehiaketeak baditu irabazleak
2012-04-20 11:25 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak ezagutzera emon ditu bart Puppy-k be 15 urte argazki lehiaketearen irabazleak. Lehiaketea museoaren 15. urteurrenaren harian antolatu zan, eta 136 lagunek parte hartu dabe Facebook bidez; horreek guztiek Puppygaz bizitako momentu gogoangarri bat jaso eben. Museoko 103B aretoan 51 finalistak erakusgai izango dira maiatzaren 2tik 30era.
Guggenheim Bilbao Museoak ezagutzera emon ditu bart Puppy-k be 15 urte argazki lehiaketearen irabazleak. Lehiaketea museoaren 15. urteurrenaren harian antolatu zan, eta 136 lagunek parte hartu dabe Facebook bidez; horreek guztiek Puppygaz bizitako momentu gogoangarri bat jaso eben. Museoko 103B aretoan 51 finalistak erakusgai izango dira maiatzaren 2tik 30era.
Guztietatik Facebookeko lagunek gehien bozkatutako 50 ikusgai izango dira, tartean irabazleetako bi dagoz. Izan be, irabazleak epamahai batek hautatu ditu, Museoko profesionalek osotutakoak; hiru hautatu ditu —horreen artean gehien bozkatutako bi— eta Museoko 103B aretoan erakusgai izango dira.
Sariei jagokenez, hiru irabazleek —Kantabriako Mariasun Arenado Juncal, Estibaliz Sopelana bizkaitarra eta Venezuelako Gabri Solera—, honakoak jasoko ditue, hurranez hurran: Samsung NX200 kamera bat (lehen saria), bi personarentzako asteburu bateko egonaldia Melià hotel batean (bigarren saria) eta Samsung MV800 kamera bat (hirugarren saria).
Askotariko momentu gogoangarriak irudikatu ditue Puppygaz batera: ezkontzak, urtebetetzeak, ezkondu aurreko agurrak, urrutiko senideakaz batzea, gaixotasunak gainditzea, norberaren erronkak eta abar.
Hemen ikusi zeinkiez irabazleen argazkiak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!