Harkaitz Canoren 'Twist' eta Aritz Gorrotxategiren 'Hariaz beste', Espainiako Kritikearen Saridunak
2012-04-23 11:12 KultureaHarkaitz Canoren Twist (Susa) nobeleak eta Aritz Gorrotxategiren Hariaz beste (Erein) poema liburuek irabazi ditue Espainiako Kritikearen Sariak, euskerazko narratiba arloan eta euskerazko poesia arloan, hurranez hurran. AECL Espainiako Literatur Kritikarien Alkarteko kideek osotzen dabe sarion epaimahaia
Harkaitz Canoren Twist (Susa) nobeleak eta Aritz Gorrotxategiren Hariaz beste (Erein) poema liburuek irabazi ditue Espainiako Kritikearen Sariak, euskerazko narratiba arloan eta euskerazko poesia arloan, hurranez hurran. AECL Espainiako Literatur Kritikarien Alkarteko kideek osotzen dabe sarion epaimahaia. 2011n argitaratutako lanen artean aukeratu ditue Cano eta Gorrotxategiren beharrak.
Euskerazko sariez gan, beste batzuk be izan dira: Jaime Cabre, Jo confesso, katalanezko narratiban; Perejaume, Pagèsiques, katalanezko poesian; Ignacio Martinez de Pison, El día de mañana, gaztelaniazko narratiban; Tomas Segovia Estuario, gaztelaniazko poesian; Anton Riveiro Coello, Laura no deserto, galizierazko narratiban; eta Olga Novo, Cráter, galizierazko poesian.
Espainiako Kritikearen Saria diru bako saria da. Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak eleberriak eta Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan poema-bildumea izan zira igazko irabazleak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!