Andres Alberdi Gorostiaga euskaltzain osoa emeritu bihurtu da
2025-07-18 12:39 KultureaGetariako hizkuntzalariak 75 urte bete zituan garagarrilaren 1ean.

Iraileko eta urriko osoko bilkuretan aurkeztu daitekez euskaltzain osoek Andres Alberdiren lekua beteteko proposamenak eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketea, zemendian, Bilbon egingo dan bilkuran. Jakina danez, euskaltzainoso izateko proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dabe. Proposamenaz batera, hautagaiaren merezimenduak aitatu behar dira xeheki.
Andres Alberdi Gorostiaga (Getaria, 1950)
Filosofian lizentziaduna da eta irakaskuntzan ibilitakoa 38 urtean. Lehenengo, Elgoibarko Ikastolan; ondoren, Elgoibarko Arreiturre Institutuan eta bertan Euskera eta Literaturako katedraduna 1982tik, harik eta 2011n erretiroa hartu eban arte.
Bakarka zein alkarlanean, 1986tik, DBHko eta Batxilergoko Euskera eta Literaturako hogeitik gora ikasliburu eta gramatikaren egilea da. 1986-1990 bitartean, EGAko aztertzaile-taldeko kide eta, 1988-1990 urteetan, Azterketa Batzorde Ofizialeko zuzendaritza-kidea, Gipuzkoako arduradun akademiko legez. 1991-92 ikasturtetik 2011ra arte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko EIMA Programan koordinatzaile ibilitakoa.
2007tik Euskaltzaindiako Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko Lantaldeko partaide izana da, ha iraungi arte (2014). 2014tik, Euskaltzaindiaren Euskara Batuaren Eskuliburuko batzordeburu eta batzorde horrek 2018an paraturiko Euskara Batuaren Eskuliburuaren (2018) prestatzaile eta egilea. 2022tik, Morfosintaxiaren Estandarizazioko Batzorde Ahaldunduko idazkari eta testu-prestatzailea da.
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izentau eban 2018an eta euskaltzain oso 2022ko zemendiaren 26an: sarrera-hitzaldia 2023ko zemendiarenn 25ean irakurri eban, Getariako udaletxean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!