Arrate Egañak 'Paradisua' helduentzako liburua argitaratu barri dau
2012-04-24 11:40 KultureaArrate Egaña idazleak Paradisua liburua aurkeztu barri dau Elkar argitaletxeagaz. Helduntzako idatzi dauen lehenengo liburua da, orain arte umeentzako lanak besterik ez ditu kaleratu eta. Bost ipuinek osotzen dabe liburua, Neguko udareak, Grindavik, Paradisua, Mont Saint-Michel eta Abenduak 21.
Arrate Egaña idazleak Paradisua liburua aurkeztu barri dau Elkar argitaletxeagaz. Helduntzako idatzi dauen lehenengo liburua da, orain arte umeentzako lanak besterik ez ditu kaleratu eta. Bost ipuinek osotzen dabe liburua, Neguko udareak, Grindavik, Paradisua, Mont Saint-Michel eta Abenduak 21.
Zoriontasunaren bila dabilz Paradisua liburuko protagonistak, zoriontasun erabatekoaren bila euren bizitzen gristasunetik iges egin guran. Gurasoenean geratu edo etxetik joan erabagi behar daben gazteak, edo bikote bizimodua guztiz beteten ez dituan personak dira, besteak beste, Egañaren liburuko protagonistak.
Paradiasuaren bila dabilz Egañaren personaia guztiak, eta batzuk gitxien pentsetan dabenean lortuko dabe. Familiak eta iraganak pisu handia dauka personaia guztietan, izan be egileak egoera emozionalak ondo azaldu gura izan ditu. Kontziente edo inkontzienteki, familia, eta eurekaz pasautako umazaroa, barruan daroagu; eragina dau gure nortasunean eta presente egoten da gure harremonetan, azaldu dau idazleak.
Arrate Egaña Errenterian jaio zan, 1963an, eta Bermeon bizi da gaur egun. Gaur egun ISEI-IVEI erakundean lan egiten dau. Egañaren lanen artean, Benetako pirata, Kixmi elurpean eta Hizkuntza sekretuak dagoz. 1998an, Baporea saria irabazi eban Printzesa puzkertia liburuagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!