Angel Ortiz Alfau idazlea omendu dabe Bilbon, Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harira

Dabi Piedra Robledo 2012-04-23 15:32   Kulturea

Urtero lez, Berastegi kalean ipini ditue liburu azokako mahaiak gaur. Gabeko bederatzirak arte, ia 30 argitaletxetako eskaintzea ikusi ahal izango da. Toti Martinez de Lezea, Ramon Saizarbitoria, Jon Arretxe eta abar liburuak sinatzen eta irakurleakaz berbetan dabilzala be iragarri dabe antolatzaileek. Ganera, aurten, Angel Ortiz Alfauri omenaldia egin deutsie, haren heriotzearen hamargarren urteurrenean.

Urtero lez, Berastegi kalean ipini ditue liburu azokako mahaiak gaur. Gabeko bederatzirak arte, ia 30 argitaletxetako eskaintzea ikusi ahal izango da. Toti Martinez de Lezea, Ramon Saizarbitoria, Jon Arretxe eta abar liburuak sinatzen eta irakurleakaz berbetan dabilzala be iragarri dabe antolatzaileek. Ganera, aurten, Angel Ortiz Alfauri omenaldia egin deutsie, haren heriotzearen hamargarren urteurrenean.

Liburuak ez eze, argazki zaharren laminak, kartelak eta papergintzako produktuak ikusgai dagoz Bilboko Liburuaren Eguneko azokan. Zelan ez, tradizinoari jarraituta, arrosak be emoten ditue liburusaltzaile batzuek. Aurten, krisialdiari aurre egiteko, neurri berezia martxan jartea erabagi dabe argitaletxeek eta, holan, liburu guztiek % 10eko deskontua daukie. Irakurzaletasunaren alde egiten dogu batez be, jenteari erraztasunak emon behar jakoz liburuetara, literaturara hurreratzeko, azpimarratu dau Asier Muniategi azokearen arduradunak. Hamen egiten doguna, batez be, irakurleari begira egiten dogu, guk nahi doguna da jenteak irakurtea, papelean zein euskarri digitalean, baina irakurtea, ganeratu dau Kepa Torrealdai Euskadiko Liburu Saltzaileen Alkarteko presidenteak.

Azokearen ekitaldi nagusian, Toti Martinez de Lezea egon da, idazleen izenean. Liburuaren munduko eguna San Jorge egunean egiten dala-eta, konparazinoa egin dau, gu San Jorgeren modukoak gara, krisialdiaren eta pirateriaren dragoien aurka egiten dogu. Martinez de Lezeak azaldu dau bizirik dagozan egileei euren lanaren truke ordaindu egin behar jakela, bestela liburuen munduak ezin izango dauela aurrera egin. Hari horretatik tiraka, Bilboko Kultura zinegotzi Ibone Bengoetxeak gogoan euki ditu liburugintzan jarduten daben guztiak, idazleak bakarrik ez, editoreak, argitaletxeak, liburusaltzaileak eta, jakina, irakurleak. Liburuek familia askori jaten emoten deutsiela adierazo dau Bengoetxeak eta, beraz, gaurkoa lako egunak ezinbestekoak dirala irakurzaletasuna zabaltzeko.

Ekitaldiko momenturik hunkigarriena, Angel Ortiz Alfauren omenaldia izan da. 2002ko apirilaren 4an hil zan, urte haretako liburuaren egunean bota zituen haren errautsak Bilboko errekara, gaur hamar urte beraz. Ortiz Alfauk lan handia egin eban Bilboko kulturan eta, batez be, idazten eta liburugintzea bultzatzen nabarmendu zan. Horregaitik, haren anaiari eta semeari oroigarria emon deutsie gaur, Angel Ortiz Alfauk irakurzaletasunaren alde asko egin eban eta gorazarrea merezidu dau, adierazo dau Asier Muniategik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu