Harkaitz Zubiri donostiarrak 'Etxekalte' bere lehenengo nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2012-04-20 13:57   Kulturea

Harkaitz Zubirik bere lehenengo nobelea kaleratu barri dau, Etxekalte, Susa argitaletxeagaz. Eleberriko protagonistek krisi personalak bizi ditue, ez dakie zer egin behar daben, zer ez , norantz jo. Bizitza kolektiboa eta bizitza personalaren arteko loturearen ganeko gogoetea be egin dau idazle donostiarrak.

Bost pertsonaia nagusi ditu nobeleak, gehiago be agiri diren arren kontakizunean. Protagonista bakotxak bere egia daukala azaldu eban Zubirik aurkezpenean, eta egi horrek gurutzau egiten dira eleberrian, protagonistak eurek lez. Maitasuna, maitasunik eza, heriotzea, gorrotoa eta poderea dira besteak beste egileak jorratu dituan gaiak. Istorio ia osoa Donostian girotu dau, uri hori da-eta Zubirik ondoen ezagutzen dauena.

Anaitasuna fabrikan behar egiten dabe pertsonaiek; lantegia ez dabil ondo, eta horrek eragina dauka lagileen artean, eta langileengan eurengan bere bai. Inork ezn daki zelan egin aurre egoereari. Egoera hori dau abiapuntu Etxekalte-k.

Harkaitz Zubiri Donostian jaio zan, 1977an. Etxekalte-ren aurretik, 2007an, Zakur kale narrazino-liburua kaleratu eban Susa etxeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu