UEU-ren liburuak erdi prezioan, Liburuaren Nazinoarteko Egunean

Bizkaie! 2012-04-20 15:44   kulturbiz

Liburuaren Nazinoarteko Eguna dala-eta, UEU-k eskaintza berezia egingo dau, bere liburuak %50 merkeago salduko ditu, www.ueu.org helbidean. UEUk 1978. urtean argitaratu zituan lehenengo liburuak eta ordutik danetariko alorretan jardun dau. Horreek guzti horrek erdi prezioan erosteko aukerea izango da, apirilaren 23an.

Liburuaren Nazinoarteko Eguna dala-eta, UEU-k eskaintza berezia egingo dau, bere liburuak %50 merkeago salduko ditu, www.ueu.org helbidean. UEUk 1978. urtean argitaratu zituan lehenengo liburuak eta ordutik danetariko alorretan jardun dau: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazinoa, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak. Horreek guzti horrek erdi prezioan erosteko aukerea izango da, apirilaren 23an.

UEU-k oraintsu argitaratutako Hizkuntza gutxituen erronkak liburua, Naiara Berasategi Sanchok eta Ibon Manterola Garatek idatzitakoa, papelean 8,5 euroan erosteko aukerea izango da, beherapenari esker, eta liburu elketronikoa, 5,5 euroan.

Beste ekimen bat be abiatuko dau UEU-k Liburuaren Egunaren harira, hain zuzen be 110 liburu askatuko ditu Euskal Herriko campusetan. Bookcrossing dalako ekimenagaz bat eginez, liburuok campusetako hainbat txokotan itxiko ditue, gura dauenak hartu eta irakurteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu