Euskadi Literatura Sarien edizino barria martxan da
2012-04-24 11:40 KultureaSari horreek lortu ahal izateko, obrak argitaratzen diranean bizirik dagozan egileek idatzitako, itzulitako edo ilustrautako liburuak izan behar dabe eta lehenengo aldiz 2011. urtean argitaratuak izango dira. Oinarri osoak http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-5356/eu/ dagoz.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskadi Literatura Sarien beste edizino baten deialdia egin dau ondoko zortzi modalidadetan: literaturea euskeraz, gazteleraz, haur eta gazte literaturea euskeraz, haur eta gazte literaturea gazteleraz, euskerara egindako itzulpen onena, ilustrazinoa, saiakerea euskeraz eta saiakera gazteleraz. Hautagaitzea aurkezteko epea apirilaren 24an hasi eta maiatzaren 31n amaituko da.
Euskadi Literatura Sariek aurreko urtean argitaratutako literatura-obren kalidadea autortuko dabe, eta holan, idazleen, itzultzaileen eta ilustratzaileen sorkuntzea sustatuko da. Sari bakotxagatik 18.000 euro eta Jose Ibarrola Bellidoren Libro navegable eskulturearen zenbakitutako alea jasoko dabe irabazleek. Gainera, 4.000 euro jasoko dabe obra sariduna beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Sari horreek lortu ahal izateko, obrak argitaratzen diranean bizirik dagozan egileek idatzitako, itzulitako edo ilustrautako liburuak izan behar dabe eta lehenengo aldiz 2011. urtean argitaratuak izango dira. Oinarri osoak http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-5356/eu/ dagoz.
Euskadi Literatura Sarien ibilbidea 1982. urtean hasi zan eta Euskal Autonomia Erkidegoko literatura- eta argitaratze-produkzinoan oso finkatuta dagoz. Tresna ezin hobea dira liburuen sorkuntzea sustatzeko eta euskal literaturea gizarteratzeko, izan be, saritutako obrak zabaltzeko eta egileen eta euren obrak ezagutzera emoteko aukerea emoten dabe.
Urteen buruan gero eta modalidade gehiago agertu dira. 2008ra arte ondoko sariak emoten ziran: euskerazko literatura obra onena, gaztelerazkoa, haur eta gazte literaturea euskeraz eta euskerara egindako itzulpen onena. 2009an, ilustrazinoaren saria gehitu zan eta 2010ean, beste hiru modalidade sortu ziran: haur eta gazte literaturea gazteleraz, saiakerea euskeraz eta saiakerea gazteleraz. Horreek guztiak 2011n be emon ziran eta 2012an modalidade horreek finkatuta gelditu ziran.
Liburuaren eta literaturearen sektorean eragin eta garrantzi handikoak dira sariok euskal literaturea sustatu eta zabaltzeko. Hori dala eta, azken urte honeetan gero eta obra gehiagok hartu dau parte, eta holan, 169 eta 180 hautagai izan ziran 2010ean eta 2011n, hurranez hurran. Gainera, euskal liburuaren sektoreko alkarte eta erakunde asko inplikau dira epaimahaiko kideak aukeratzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!