'Euskereak mobimentua behar dau'
2025-07-18 13:23 Euskerea berbagaiEta gu mobiduten hasi gara.

Opor bezperan gagozan honetan, ez da udako beroa arnas estuka jarri gaituana, epaitegietatik datozen albiste kezkagarriek eragin deuskue.
Espainiako Auzitegi Gorenak EAEn euskerearen aldeko udal politikak indarbakotzea erabagi dau, Voxek aurkeztutako helegitea onartuz. Hizkuntza baten aldeko neurriak hartzea koofizialtasuna urratzea litzatekela ebatzi dau, besteak beste. Epaiak udal mailako ekimenak mugatu nahi ditu, tokiko erakundeen esku-hartze legitimoa auzitan jarriz.
Erabagi hau ez da auzi tekniko bat: hizkuntza politikak epaitegietan egiten dabiz, euskerearen bizibarritze prozesuari traba egiteko estrategia baten barruan. Onartezina.
Hizkuntza bsrdintasunaren alde egiteko, justiziazkoa da egoera zaurgarrian dagoan hizkuntzearen aurrean
ekidadez jokatzea. Euskerea lehenesteko neurriak ez dira pribilegioa, hizkuntza gitxitu baten biziraupena bermatzeko beharrezkoa dan bidea baino. Epai horreetan ebatzitakoa Europako hizkuntza gitxituen gutunean jasotako gomendioen kontra doa. Aniztasuna jagon nahi dauela dinoan estadu bateko justizia sistemeak ezin dau ahaztu, aniztasuna hizkuntza gitxiagotuak babesteak baino ez dauela bermatuko.
Taupan ez gagoz ados erabagi horregaz eta gure agintariei eskatzen deutsegu, ahalik eta arinen neurri politiko eta legalak hartzeko. Herriz herri atonduko diran mobilizazinoetan parte hartzu daizuen animetan zaituegu bazkideok eta euskaltzale guztiak. Orain da momentua batu, erantzn eta agirian ixteko ez gagozala atzera egiteko prest.
Euskerearen kontrako erasoen aurrean, erresistentziarik eraginkorrena euskeraz bizitea dala sinistuta, atondu gaitezan herrietan eta gaur, inoiz baino gehiago, gehiagogaz eta gehiagotan bizi gaitezan euskeraz!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!