'Begoña, herri garaia' bideoa ikusgai egunotan, Castaños, Begoña eta Otxarkoagako udaltegietan
2012-04-23 18:27Begoña, herri garaia bideoa aurkeztuko dau asteon, Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak, astelehenetik egueztenera bitartean, Castaños, Begoña eta Otxarkoagako udaltegietan. Lanak Begoñako Errepublikea izandakoak XIX. mendearen amaieratik izandako bilakaerea azaltzen dau, bertako biztanleen begiradea eta esperientziaren bitartez.

Begoña, herri garaia bideoa aurkeztuko dau asteon, Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak, astelehenetik egueztenera bitartean, Castaños, Begoña eta Otxarkoagako udaltegietan. Lanak Begoñako Errepublikea izandakoak XIX. mendearen amaieratik izandako bilakaerea azaltzen dau, bertako biztanleen begiradea eta esperientziaren bitartez.
Zazpi Kaleetako, Santutxuko eta Basarrateko metro geltokietan ikusgai dagoen Begoña, goitik beherako herria argazki erakusketearen osogarria da bideoa, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez. Erakusketak domekara arte, apirilaren 29ara arte, egongo dira.
Begoña, herri garaia bideoaren emonaldiak astelehenetik eguaztenera bitartean izango dira, Castañoseko, Begoñako eta Otxarkoagako udaltegietan, hiru saiotan, 18:30ean, 19:15ean eta 20:00etan. Sarrera doban da. Horrezaz gain, proiekzinoak amaitu ostean, Bilbao Izan egitasmoaren webgunean (www.bilbaoizan.net) eta Bilboko Udalaren webgunean (www.bilbao.net) egongo da ikusgai.
Izan be, ekimena ondarearen garapenerako Bilbao Izan udal programearen barruan dago. Bilbo eta auzoen historian sakontzea eta historia ezagutarazotea dau helburu proiektuak. Beste hiru bideo egin ditue orain arte, Errekalde, Deustu eta Basurtu auzoei buruzkoak, hain zuzen be.
Ikertzaileek, historialariek eta auzoko herritarrek -39 pertsonek eta bederatzi alkartek- hartu dabe parte Begoña, herri garaia beharrean. Bideoaren hasieran, Begoñako Errepublikea izan zanaren azterketa geografikoa egin dabe. Orduan, auzook egozan Begoñako mugen barruan: San Agustin, Uribitarte, Castaños, Matiko, Uribarri, Zurbaran, Zurbaranbarri-Arabella, Artxanda, Etxebarria, Santutxu, Txurdinaga, Otxarkoaga, Bolueta eta Begoña.
Begoña auzoaren bilakaeran sano garrantzitsuak izan diran lekuak agiri da irudietan, besteak beste, Etxebarriako eta Boluetako industriguneak, Begoñako basilikea eta Artxandako funikularra. Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaran, Arabella edo Loruri auzoen jatorria eta ondorengo hedapena be kontetan dabe bideoan.
Auzoko alkarteen sareak leku berezia dauka dokumentalean. Gaur egun be, sareak irauten dau, ibilbide luzeko hainbat talderi esker, berbarako, Gaztedi jantzari taldea, Santutxuko bertso eskolea, Otxarkoaga Abesbatza eta Moraza futbol taldea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!