Artza frontoiaren mendeurrena ospatzen hasi dira Bermeon

Bizkaie! 2013-10-01 13:06

Bermeoko Artza frontoia 1913ko bagilaren 29an inaugurau eben. Orain ehun urteko San Pedro egunetik martxan dago frontoia, Lamera parkearen ondoan. Mendeurrena ospatzeko, egitarau berezia atondu dabe herrian mendeurrena ospatzeko.

Bermeoko Artza frontoia 1913ko bagilaren 29an inaugurau eben. Orain ehun urteko San Pedro egunetik martxan dago frontoia, Lamera parkearen ondoan. Mendeurrena ospatzeko, egitarau berezia atondu dabe herrian mendeurrena ospatzeko, erakusketak, berbaldia eta partiduak izango dira aukeran.

Erakusketa bik edegiko dabe egitaraua, lehenengoa Euskal Pilota Herriz Herri erakusketea da. Nestor Basterretxea aretoan egongo da ikusgai, urriaren 22ra arte. Programa didaktikoa be atondu dabe. Urriaren 1ean Artza frontoia eta herriko pelotarien argazki zaharrak batuko ditue frontoian bertan. Erakusketea hilaren 13a arte egongo da zabalik.

Barikuan, hilak 4, Iñigo Gallaga Bizkaiko Pelota Federazinoko kideak Euskal pelotearen historia izango dau berbagai Nestor Basterretxea aretoan, 19:30ean.

Zapatua egun berezia izango da, Frontoia gozatu! eguna, hain zuzen be. Pelota partiduak antolatuko ditue goizean, Bermeo-Berango taldeen artean, Uribe-Kosta txapelketearen barruan, eta ostean, desafio bitxiak. Amaieran, beteranoek partidu laburrak jokatuko ditue. Arrastian, pala txapelketea egingo dabe, 4 t´erdian.

Hurrengo zapatuan, urriaren 12an, Pelota egunak itxiko ditu Artza frontoiaren mendeurrenaren ospakizunak. Goizean, pelota tailerrak eta jokoak izango dira, laxoa erakustaldia Baztango pelotariekaz eta herri bazkaria.

Artza frontoiak ez dau etenik euki ehun urtean, baina partiduak jokatzeko lekua izateaz aparte, bestelako lanak be egin dira bertan. 50. hamarkadan ontziola bihurtu eben, bertan egin ziran-eta itsasontzi bi. Biltegi lez be erabili izan dabe, gerra ostean itsasoan topautako kautxua, kortxoa edo koipea gordeteko, edo 1983ko urioletan, beste leku batzuetatik ekarritako jatekoa batzeko. Pelota eskolea be hartu dau Artzak; gaur egun sei urtetik gorako 60 bat ume dabilz pelotan ikasten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu