'Zatoz euskaltegira!' kanpaineak euskerea ikasteko deialdi barria egin dau

Bizkaie! 2013-09-27 10:55   Euskerea berbagai

Euskaltegien sareak antolatutako Zatoz euskaltegira! kanpainearen barruan, hirugarren agerraldi publikoa egin zan atzo. Aurreko bietan lez, eragile asko batu dira Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Euskerea ikasteko eta euskaltegietan izena emoteko deia zabaldu eben.

Euskaltegien sareak antolatutako Zatoz euskaltegira! kanpainearen barruan, hirugarren agerraldi publikoa egin zan atzo. Aurreko bietan lez, eragile asko batu dira Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Euskerea ikasteko eta euskaltegietan izena emoteko deia zabaldu eben.

Ekitaldian euskaltegien sareak, eta euskalgintzako eta alderdi politikoen ordezkariak izan ziran, kirolariak eta kultura arloko ordezkariak bere bai. Besteak beste, Jose Angel Iribar, Rafa Rueda, Toti Martinez de Lezea, Maider Unda, Alex Txikon, Mikel Losada, Galder Perez, Mertxe Mugika, Ordizia Errugbi taldeko jokalariak, Lorea Bilbao, Josu Larrea, Lourdes Auzmendi, Alfonso Gil, Pili Robles, Jon Salaberria, Beatriz Marcos, Paul Bilbao, Asier Muniategi eta Mikel Irizar izan ziran agerraldian.

Danen izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak egin eban berba eta euskerea eta euskal kulturea ezagutzeko deia egin eban. Hizkuntza baten inguruak ezagutzea hori da, hain zuzen be, berak eroaten dauen ikuskera horren jaubea egitea. Irribarre zein negar, neke eta pozak, haserre eta adiskidantzak, alaitasuna eta tristezia… labur esanda, giza seme-alaba orori jagokozan sentimenduak eta horreek be zure hizkuntzan, zure inguruko hizkuntzan, hur-hurreko dozun horretan jasoko dozuz. Halakoak nork bere hizkuntzan adierazotea liluragarria eta xarmangarria be bada. Ikasi eta erabili, erabiliz ikasi, erabilteko ikasi... Horretan doguz bidegile eta bidaide euskaltegiak, adierazo eban Urrutiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu