Kartzeletan egindako idazlan eta marrazkiak argitaratu ditu, beste urte batez, Ataramiñek
2013-11-28 14:35 KultureaBilbon aurkeztu dau Ataramiñe alkarteak euskal presoek egindako lanen aurtengo bildumea. Alde batetik, 23 presok egindako lana batzen dauen koadernoa kaleratu dabe eta, bestetik, Mikel Antzak idatzitako antzerki-liburu bat eta Jokin Urainen hausnarketa eta ikerketa lana be atara ditue. Ganera, Preso nago 2 marrazki-liburua berrargitaratu dabe.
Bilbon aurkeztu dau Ataramiñe alkarteak euskal presoek egindako lanen aurtengo bildumea. Alde batetik, 23 presok egindako lana batzen dauen koadernoa kaleratu dabe eta, bestetik, Mikel Antzak idatzitako antzerki-liburu bat eta Jokin Urainen hausnarketa eta ikerketa lana be atara ditue. Ganera, Preso nago 2 marrazki-liburua berrargitaratu dabe.
Euskal preso politikoek, espetxean dagozan artean egindako sorkuntza lana batu eta zabaltzea da Ataramiñeren zeregina. Joseba Tapiak dino, idaztea askatasuna bizitea dala aitatu dau Mitxel Sarasketa Ataramiñeko kideak. Aurtengo bilduman parte hartu dau eta 21 urteko espetxealdiaren ostean maiatzean kalera urten eban Karlos Apeztegiak eta, azaldu dauenez, espetxean idaztea bizirik zagozala adierazoteko modu bat da, edo bakardadea gainditzeko modua. Ganera, kasu batzuetan, presoaren bizi baldintzak salatzeko bidea be izan leiteke, Apeztegiaren arabera. Mitxel Sarasketak azaldu dauenez, Ataramiñek kaleratzen dituan lanak erresistentziaren irudia dira, espetxeko historia modu askotan idatzita topauko dogu, presoen bizipenen zati bat ekarten ahalegintzen gara.
Aurtengo Ataramiñeren koadernoan, 23 presoren lanak dagoz batuta. Orain, horreetako batzuk kalean dagoz, azkenaldion preso asko askatu dituelako, Parot doktrinea balio barik geratu dalako edo beste arrazoi batzukaitik. Esate baterako, Teresa Todak atzo bertan urten eban kartzelatik, kondenea beteta, eta Ataramiñeren bilduman haren idazlan bat dago. Ezin da ahaztu, Euskal Herrian, idazle izateagaitik preso dagozala batzuk, poteredunen kontra idazteagaitik, ohartarazo dau Sarasketak. Batutako 23 lanetan, danetariko formatuak dagoz, irudiak, kronikak, poesia, istorioak eta abar.
Aurtengo uztea oparoa izan da, azpimarratu dau Oier Gonzalez Ataramiñeko arduradunak. Urteroko koadernoagaz batera, liburu bi argitaratu ditue. Bata, Mikel Antzaren Z² liburua da, zigor ziega baten dagozan preso biren arteko hartu-emonak kontetan dituan antzezlana. Antzezlan arrunta baino gehiago da, azaldu dau Gonzalezek, irakurleak jarrerea hartzea dauka helburu, interpelazinoa egiten jako. Beste liburua, Jokin Urainek idatzia, Agurra eta ohorea da. Urain urte askoan egon da espetxean eta joan dan astean urten eban. Agurra eta ohorea, ikerketa eta gogoeta lana da aldi berean. Heriotzearen eta doluaren ingurukoa da liburua, testigantzez eta errepaso historiko batez osotua. Bere sakonean, harribitxi bat da, dino Sarasketak, oso liburu hunkigarria da. Heriotzan eta doluan presentzia handia daukan isiltasunari garrantzia emoten deutso lanean Urainek, isiltasunean hausnartzera bideratu nahi dau irakurlea. Mikel Antzaren eta Jokin Urainen liburuakaz batera, Ataramiñek Preso nago 2 marrazki-liburua berrargitaratzea erabagi dau. Irudien eta biñeten bidez, Mikel Orbegozok kartzelako eguneroko bizipenak jasoten ditu bertan.
Espetxean dagozanen lanak, neurri batean, talde lana izaten dirala nabarmendu dau Mitxel Sarasketak, Ataramiñeren bildumearen berezitasuna azaltzeko. Batzuetan ez gara konturatzen, baina preso batek baliabide asko ditu faltan: eskuz idazten dau eta konsultarako material guztia beste batzuek ekarri behar deutsie. Beraz, liburu honeetan ohikoa izaten da autoreak jente askori eskerrak emotea. Ataramiñe alkartea Durangoko Azokan egongo da aurten, argitalpenak aurkezten eta zabaltzen. Azokearen beraren gunean ez eze, Ahotsenean be egongo da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!