Donostiako Zinemaldi Alternatiboak dokumentalak izango ditu ardatz

Bizkaie! 2013-09-23 10:54   Barriak

Zinemaldi ofizialaz gan, Donostiak badauka bestelakoa be, Zinemaldi Alternatiboa. Kortxoenea gaztetxeak laugarren urtez antolatu dau jaialdia, irailaren 23tik 28ra bitartean. Dokumentalak izango dira aurtengo egitarauaren ardatza.

Emonaldi guztiak arrastiz egingo ditue, 19:00etatik aurrera. Danetara, lau dokumental eta film luze bat proiektauko ditue.

Astelehenean proiektauko dabe jaialdiko pelikula bakarra, Jon Urrazak eta Aiert Goenagak zuzendutako Morritson eta Gartzia. Hurrengo egunean, Aitzpea Leizaolaren Abordatzera! dokumental etnografikoa eskainiko dabe; eguaztenean, Jose Mari Sagardui Gatza-ri buruzko 31 urte lana; eguenean, Populismo musical: Películas caseras de Fundación Robo; eta barikuan, amaitzeko, Londres no es Sevilla.

Bariuan, hilak 27, ganera, 20 segundoko film laburren lehiaketa eta rallya egingo ditue. Parte hartzeko derrigor emon behar da izena helbide honetan: zinemaldialternatiboa@gmail.com. Lanen gaia librea da, eta parte-hartzaile bakotxak bat baino gehiago aurkeztu leikez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu