Persepoliko Apadanako erliebeak eta Panateneen frisoak, Bilboko Berreginen Museoan
2013-09-23 18:32 KultureaPersepoliko Apadanako erliebeak eta Panateneen frisoak abiatuko dabe Artelana bere testuinguruan zikloaren denporaldi barria, Bilboko Berreginen Museoan, irailaren 26an. Berbaldia eta bisita gidatua doban izango dira.
Persepoliko Apadanako erliebeak eta Panateneen frisoak abiatuko dabe Artelana bere testuinguruan zikloaren denporaldi barria, Bilboko Berreginen Museoan, irailaren 26an. Berbaldia eta bisita gidatua doban izango dira.
Bisita gidatuan, Persepoliaren eta Akropoliaren arteko eta Apadanako erliebeen eta Panateneen frisoaren arteko antzekotasun formalak, ikonografikoak eta sinbolikoak zehaztuko dira. Adituen eretxiz, greziarrek erreferentzia horreek arte persiarretik hartu zituen.
Teoria batzuen arabera, Persepolian dagozan Apadanako erliebeek Panateneen frisoaren lengoaia ikonografikoaren garapenerako prototipo formala emon eban. Egile greziarrek persiarren ideietako batzuk Mediterraneoan zehar zabaldu zituen eta, ondorioz, pertsiarren eragina kontinente barruko Greziaraino heldu zan.
Akropolia eta haren barruan dagoan Partenoia Apadanako erliebeen oso antzeko helburuagaz eregi ziran: potentzia inperial handia bihurtzen ebilen Atenasko podere eta indarraren ideia azpimarratzea.
Artelana bere testuinguruan egitarauaren helburua ikusleak artera hurreratzea da. Museoan erakusgai dagoan pieza bat aukeratzen da, eta artearen zein historiaren ikuspegietatik aztertzen da. Hitzaldia dobakoa izango da, eta 18:00etan hasiko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!