Donostiako 61. Zinemaldiak zortzi egun ditu aurretik

Bizkaie! 2013-09-20 11:42   Barriak

Zortzi egunez zinemea izango da nagusi beste behin Donostian, hemen da-eta Zinemaldia. Juan Jose Campanella zuzendari argentinarraren Futbolín animazinozko lehenengo pelikuleak edegiko dau 61. edizinoa, Kursaalen. Unax Ugalde eta Cayetana Guillén Cuervok aurkeztuko dabe inaugurazino-ekitaldia, 21:00etatik aurrera.

Zortzi egunez zinemea izango da nagusi beste behin Donostian, hemen da-eta Zinemaldia. Juan Jose Campanella zuzendari argentinarraren Futbolín animazinozko lehenengo pelikuleak edegiko dau 61. edizinoa, Kursaalen. Unax Ugalde eta Cayetana Guillén Cuervok aurkeztuko dabe inaugurazino-ekitaldia, 21:00etatik aurrera.

Egunotan aktore eta zuzendari ezagunak hurreratuko dira Donostiara, besteak beste, Annette Bening, Michelle Yeoh, Oliver Stone, Terry Gilliam, Hirokazu Kore-eda eta Masaharu Fukuyama. Carmen Maura aktore espainiarrak eta Hugh Jackman aktore australiarrak jasoko ditue Donostia Sariak, lehenengoak irailaren 22an, eta bigarrenak, 27an.

Hamasei pelikula izango dira ikusgai Sail Ofizialean: Futbolín, Juan José Campanella; The young and prodigius T. S. Spivet, Jean Pierre Jeunet; Caníbal, Manuel Martín Cuenca; Club Sándwich, Fernando Eimbcke; Devil´s knot, Atom Egoyan; Enemy, Denis Villeneuve; For those who can tell no tales, Jasmila Zbanic; La herida, Fernando Franco; Mon âme par toi guérie, François Dupeyron; Oktober November, Götz Spielmann; Pelo malo, Mariana Rondón; Quai D´Orsay, Bertrand Tavernier; The railway man, Jonathan Teplitzky; Vivir es fácil con los ojos cerrados, David Trueba; Le week-end, Roger Michel; eta Las brujas de Zugarramurdi, Alex de la Iglesia. Campanella, Jeunet eta De la Iglesiasen lanak lehiaketaz kanpo proiektauko dira.

Zabaltegi eta Perlak sailak desbardindu egingo dira aurton. Oliver Stonek, Asier Altunak eta Izebene Oñederrak euren lan barriak aurkeztuko ditue Zabaltegin.

Zinemira sailak Euskal Herrian produzidutako zortzi film luze eskainiko ditu: Alardearen seme-alabak, Eneko Olasagasti eta Jone Karres; Amaren eskuak, Mireia Gabilondo; Asier eta biok, Amaia eta Aitor Merino; Encierro, bull running in Pamplona, Olivier van der Zee; Esbastika bat Bidasoan, Alfonso Andrés eta Javier Barajas; Izenik gabe 200x133m Enara Goikoetxea eta Monika Zumeta; El método Arrieta, Jorge Gil Munarriz; eta Oírse, David Arratibel.

Juanba Berasategi marrazkigile eta ekoizle gipuzkoarrarentzat izango da Zinemira Saria. Zinemira galan emongo deutsie saria, irailaren 24an, Victoria Eugenia antzokian.

Sail eta pelikulei buruzko informazino osoa, hemen.
Eta sarrerak erosteko, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu