Getxophotoko 'Estereoscopico' erakusketea astebete luzatu dabe
2013-09-23 12:00 KultureaGetxophoto amaitzekotan dago, abuztuaren 29an hasi zan Getxoko argazki jaialdi, eta domekan amaituko da, hilaren 29an. Ikusgai dagon erakusketako bat baina, astebetez luzatuko dabe, arrakasta handia euki dau eta, Jesus Echebarriaren Estereoscopico, hain zuzen be.
Getxophoto amaitzekotan dago, abuztuaren 29an hasi zan Getxoko argazki jaialdi, eta domekan amaituko da, hilaren 29an. Ikusgai dagon erakusketako bat baina, astebetez luzatuko dabe, arrakasta handia euki dau eta, Jesus Echebarriaren Estereoscópico, hain zuzen be.
Amesak izan dira zazpigarren edizino honetako oinarria, ideia horren ganean eregi dau Christian Caujolle komisarioak Getxophotoko erakusketa moltsoa. Amesei buruzko bere interpretazinoa erabili dau Caujollek, amesak esangura zabalean ulertuta, esanahi oniriko hutsetik desioraino. Mundu osoko 17 argazkilariren lanak batu ditue, besteak beste, Laurent Chehere, Denis Darzacq, Wang Lin, Vincent Fournier, Maia Flore, Alban Lécuyer eta Giani Cipriano artisten beharrak. Batez be gune publikoetan dagoz ikusgai erretratuak, Ereagako hondartzatik Portu Zaharrera artekoetan. Aretoko erakusketak, ostera, Algortako goiko aldean dagoz.
Estereoscopico erakusketea
Jesus Echebarriaren Estereoscópico erakusketea Estudio Durero aretoan dago ikusgai, Algortako Amezti kaleko 6. zenbakian. Antolatzaileen esanetan, erakusketearen harrena ona dala eta astebeteko luzapena izango dau. Beraz, urriaren 6ra arte zabalik egongo da Estretoscópico.
Argazki estereoskopikoak ilusino bat sortzen dabe, "berarengana hurreratzen gara makina bat dala jakitun, eta alan be, gure barruan zeozer aktibetan da, dinoe antolatzaileek. XX. mende hasieran Jesus Echebarriak irudi estereoskopikoak lantzen hasi zan. Bizkaia dotorea agiri da bere erretratuetan, lehenaldiari buruz baino, etorkizunari buruzkoak kontetan ditue bilbotarraren irudiek. Halanda be, desagertzen egoan nekazari munduaren barri be jaso eban.
Jesus Echebarria Bilbon jaio zan 1882. urtean, Bilboko familia burges batean. Merkataritza-ikasketak egin zituan eta 1903an Banco de Bilbaon hasi zan beharren. Argazkilaritza estereoskopikoa asko gustetan jakon, eta zaletasun horri esker asko bidaiatu eban, hainbat sari eta ohorezko aitamen jaso zituan eta kanpoko hainbat argitalpenetan argitaratu zituen bere lanak.
Estereoscópico erakusketearen ordutegia ondokoa da: martitzenetik barikura, 17:00etatik 20:30era; zapatuan, 12:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta, domekan, 12:00etatik 15:00etara.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!