Quantum 13 zientzia-jaialdiak hainbat jarduera eskainiko ditu Bilbon

Bizkaie! 2013-09-24 15:09   jardunaldiak

Passion for Knowledge-Quantum 13 zientzia-jaialdia Bilbora ailegauko da asteon. Donostia International Physics Center-ek (DIPC) Euskampus EHUko Nazinoarteko Bikaintasun Campusaren barruan antolatu dau egitaraua. Berbaldi bi eta antzezlan bat prestau ditue Bilbon.

Passion for Knowledge-Quantum 13 zientzia-jaialdia Bilbora ailegauko da asteon. Donostia International Physics Center-ek (DIPC) Euskampus EHUko Nazinoarteko Bikaintasun Campusaren barruan antolatu dau egitaraua. Berbaldi bi eta antzezlan bat prestau ditue Bilbon.

Irailaren 26an eta 27an, Arriaga antzoki inguruan dabilzanek zientziagaz topo egingo dabela aurreratu dabe jaialdiaren arduradunek: Olgetan-olgetan kontzeptu zientifiko batzuk ikasteko aukerea izango dabe. Kaleko ekintza horreek goizean hasi eta arrastian amaituko dira, 11:00etatik 20:00etara.

Susan Jocelyn Bell Burnell astrofisikariak eta Rafael Yuste neurobiologoak publiko guztiari zuzendutako berbaldiak eskainiko ditue, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Zientzialari irlandarrak zulo baltzak zer diran, zelan sortzen diran eta baten bat hur daukagun zelan jakin geinken azalduko dau.

AEBetako presidente Barack Obamaren gobernuko Brain Activity Map Project-en buru Rafael Yustek garuneko jarduerearen mapea aurkeztuko dau. Berbaldi biak debalde dira, baina derrigor emon behar da izena. Argibide gehiago, hemen.

Zulo Baltzak espazioan berbaldia urriaren 1ean izango da, Bizkaia Aretoan, 19:00etan; eta, Garuneko jarduerearen mapea: jarduerea ikustea neurona-zirkuitu osoetan hurrengo egunean, ordu eta leku berean.

Campos antzokian taularatuko dan La entrevista lanak zarratuko dau egitaraua, urriaren 6an. Bere ibilbidearen gailurrean dagoan zientzialari ospetsu baten eta zientzia-kazetari baten arteko topaketea kontetan dau istorioak, eta gaur-gaurkoak diran hamaika gairen inguruko eztabaida sutsu moduan doa osotzen; besteak beste, zientzia-ikerketearen balioa eta erantzukizuna eta horrek gizarteagaz zein bizitza publikoagaz dauen hartu-emonagaz lotuta. Baina, intriga dramatikoak aurrera egiten doan neurrian, protagonisten arteko eztabaideak beste istorioa bat itxiko dau agirian.

Luisa Etxenike idazleak eta Gustavo Ariel Schwartz fisikariak idatzi dabe antzezlana, eta Pablo Viarrek zuzendu dau. Aitor Mazo eta David Luque dira aktoreak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu