Underground umorea, Robert Crumb eta Nick Hornby, IV. Bilboko Barrea jaialdian
2013-09-20 15:30 jardunaldiakGaur aurkeztu dabe Bilboko Barrea Umorezko Literaturearen eta Artearen Nazinoarteko Jaialdiaren laugarren edizinoa. Irailaren 30etik urriaren 6ra bitartean, underground umorea, Robert Crumb eta Nick Hornby izango ditu protagonista nagusi.
Gaur aurkeztu dabe Bilboko Barrea Umorezko Literaturearen eta Artearen Nazinoarteko Jaialdiaren laugarren edizinoa. Irailaren 30etik urriaren 6ra bitartean, underground umorea, Robert Crumb eta Nick Hornby izango ditu protagonista nagusi. Aurten jaialdia luzatu egin dabe, astebete izango da.
V. BBK-Bilboko Barrea Saria underground komikiaren sortzaileetako Robert Crumb estatubatuarrak jasoko dau. Santiago Segura aktore eta zuzendariak Crumb alkarrizketauko du BBK Aretoan, eta, liburuak sinatuko ditu amaieran. Ekitaldia urriaren 5ean egingo dabe, 20:30ean. Nick Hornby eleberrigile ingelesa be Bilbon izango da, eta Kiko Amat idazle katalanak egingo deutso alkarrizketea urriaren 1ean.
Aniztasuna da nagusi aurten Bilboko Barrean, konbidauen artean marrazkilariak, idazleak, zinemagileak, rockeroak, kritikariak eta editoreak dagoz. Ouka Leele argazkilariak eta Javier Mariscal diseinatzaileak be parte hartuko dabe.
Javier Mariscalek eta Nazario Luquek Madrilgo movida dalakoari aurrea hartu eutson Bartzelonako 70eko giro bizia gogoratuko dabe jaialdiko lehenengo egunean, irailaren 30ean. Madrilen jazotakoaz berba egiteko, Ouka Leele, Luis Antonio de Villena eta Diego Manrique izango dira.
Eta Euskal Herriko giroaen barri Fermin Muguruza, Roberto Moso eta Gari musikariek emongo dabe, Rock radikal Vasco. Barrearen ostean dator ekaitza mahai-inguruan, urriaren 3an.
Marta Sanz eta Pilar Adón emakumezko literaturearen umore urratzaileaz berba egingo dabe, eta Roberto Bolaño zanaren lagun Rodrigo Fresán eta Ignacio Echevarríak idazle txiletarraren begirada ironikoa gogoratuko dabe.
Fernando Trueba zinemagile espainiarrak gogokoen dituan umorezko hamar sekuentzia aurkeztuko ditu Alondigan, urriaren 23an. José Luis Cuerdak Amanece que no es poco zinema espainiarraren komedia klasikoari buruzko liburu barria aurkeztuko dau Campos antzokian, eta ostean pelikulea estreinako dabe.
Ekitaldi guztietarako sarrerea debalde da, aretoa bete arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!