WOP 2013 jaialdia egun bakarrean egingo da, urriaren 11n

Bizkaie! 2013-09-20 14:00   Musikea

The Walk On Project Fundazinoak antolatzen dauen WOP 2013 jaialdiaren behin betiko kartela jakinarazo dau. Egun bakarrean egingo dira kontzertuak urriaren 11n, eta La Casillan barik, Santana 27 aretoan egingo da aurten. North Mississippi Allstars, Lisa & The Lips, Capsula, Lightning Malcom, Sonic Trash eta WOP Band taldeek osotuko dabe egitaraua.

Antolatzaileen asmoa jaialdiak igazko egitura bera izatea zan, hau da, egun biko egitaraua, Bilboko La Casillan pabilioian. Baina, Mikel Renteria WOP Fundazinoaren sortzaileetako batek zabaldutako informazinoaren arabera, kontzertua berbatuta euken nazinoarteko talde bik ezezkoa emon dabe, negoziazinoagaz eta WOPegaz zerikusirik ez daukien arrazoiengaitik.

Hilabete be ez da falta, eta ordezkoak arineketan topetan hastea baino gurago izan dabe egun bakarreko jaialdia egitea. "zuste handia izan da guretzat, eta ez daukagu azalpenik oraindino, adierazo dau Rementeriak oharrean. Beraz, garagarrilean iragarritako Sex Museum, Money For Rope eta Zodiacs taldeek ez dabe WOP jaialdian joko. Daborduko sarrerak salgai dagoz, 20 euroan, eta 25 euroan txarteldegian.

The Walk On Project irabazi asmorik bako erakundea da, Jontxu ume bilbotarraren inguruan sortua. Jontxuri nerbio-sistemako endekapenezko gaixotasun genetiko bat diagonostikau eutsien 2008ko urrian, eta Mentxu Mendieta eta Mikel Renteria bere gurasoek alkartea sortu eben. Mueta honetako gaixotasunei aurre egiteko terapien ikerketarako dirua batzea dau helburu alkarteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu